Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 29a
Dantza ikusgarria larunbatean
Maiatzaren 31n (17:00 eta 20:00), Larreko antzokian"Ocean Ballet" ikuskizuna aurkeztua izanen da. Nathalie Verspecht dago koreografiaren sortzailea, hunekin ariko dira Coté Cour estudioko ikasleak. 2 oren eskaseko iraupena, prezio betea 19€, murriztua 13€, urririk 5 urtez pekoentzat, erreserbak:
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 22a Herri Urratsen42. edizioa Usaian baino jende gutiago hurbildu da aintzira ingurura ekitaldiaren ospatzera. Bezperako eurite eta egun hortako aro ezegonkorrak beldurrarazi lituzke asko eta asko. Azken finean aterkiak ez dira baliatu eta eguzkia nagusi izan da, parte hartzaileen atseginerako. Giro alaia eta gozoa xoko guzietan, musika, kanta eta dantzak han hemenka, betiko Herri Urrats. Hautetsien bilkuran, betiko arrangurak hizpide, nola hezkuntza nazionalarekin...
Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39
Herri Urratsen 42. edizioa - Kanita urratsa salbatorez - Elizan goi-mailako kontzertua - Argazki erakusketa Larrekon - Mintzaldia - Prebentzio herria - Amen besta
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 15a
"Gernika Batailoia" ostegun huntan
Franck Dolosor, Senpereko kazetari eta historialariak Gernika Batailoia filma (euskaraz) aurkeztuko du. Hego Euskal Herriko herritarrek osatutako taldearen historia aipatzen du dokumentalak. Espainian gerra zibila galdu ondoan, Frantzian erbesteraturik egon ziren, demokraziaren eta askatasunaren alde eta faxismoaren kontra borrokatzea erabaki zuten. Proiekzio horren ondotik, bere liburuaren aurkezpena eginen du Franck-ek. Maiatzaren...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 08a
"Elgarrekin" lemarekin 42. Herri Urrats
Maiatzaren 11n, denak "Elgarrekin", milaka euskaltzale bilduko gira aintzira inguruan besta giroan Seaskari laguntza ekarri nahian. Dupla, Peio eta Pantxoa eta Pisoo rap kantariak, beren kantuarekin, elektronika eta hip-hop musika nahasiz erritmo bizian, gonbidapena zabaltzen dute. Egitarau aberatsa animazioen aldetik, kantari eta musikarien zerrenda luzea hor da lekuko. Berritasunetan, tokiko ekoizpenak argipean ezarriak izanen...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 01a
Bildotsaren Eguna igandean
Maiatzaren 4an, betiko programa mamitsuak osatuko du. Karrika nagusian (9:00), merkatua, tokiko ekoizleak, ardi hazleak, artegintzako artisauak, komertsanteak... (10:00) desfilea. Pilota plazan (10:00), esku-huskako partida, koka lehiaketa (10:30-11:30) sukaldari maisuen erakustaldia: Xabier Zabaleta Kortazar donostiarra, Martin Isabal ainhoarra eta Laurent Boulanger Kinkakoa, (11:00) pilota partida, (12:00) artzain txakurraren lana Nicolas...
Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 24a
Dantza Garaikidea
Larunbatean, apirilaren 26an (16:00), Elirale-Pantxika Teileria konpainiak aurkeztuko du "Be At" Menulis konpainiaren dantza garaikideko bakarkako bat. Joana Millet artista katalanak, emaztearen gorputzaren eta ahotsaren arteko topaketa gauzatuko du, dantzaren bitartez. Elgarrekin bidaia emozional baten egitera gonbidatzen gaituen antzezpen fisikoa, urririk eskainia, 8 urtez goiti.
Auto zaharren erakusketa
Igandean,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016