Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 23a
Zirkua igandean
Larreko salan, maiatzaren 26an (17:00), Playground ikusgarriarekin haur eta helduek loriatzeko parada ukanen dute. Hemen ikusleak aktore bilakatzen dira, hauek atxikiko dutenean txinatar masta, hunen gainean sekulako figurak eginen ditu Miguel artistak. Nazioarteko hainbat sari jaso ditu eta abilki nahasten ditu masta txinatarra, dantza, mimoa eta umorea. Erreserbak
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 16a
Bildotsaren besta eguna
Hitz batez erraiteko bikaina izan da, eguraldia lagun arratsalde erditaraino, hemen galernak ekarri euri zaparradek giroari freskuraldi ederra eman dako. Zorionez, Xan Ithourria plazan eraiki xapito erraldoiak geriza segurua ekarri du. 600 bazkaltiar mahainetan, animazio ugari, Hats Berri abesbatza, Ur Begi danborrada, "Les Joyeux" musika banda eta nola ez aipa Kolpez Blaiko perkusionistak, hauek inarrosi dute xapitoaren barnea, gutitan ikusi...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 09a
41. Herri Urrats
Nehork ez du ahantzia, nola jaz zer euri erauntsiek jo zuten Senpere herria, bai bezperan, baita Herri Urrats egunean. Zorionez holako ekaitzek sortzen dute baretzearekin ortzadarrik ederrena, esperantzazko kolorez jantzia. Ortzadarra lemarekin, milaka euskaltzale bilduko gira aintzira inguruan, besta giroan Seaskari diru laguntza ekarri nahiz. Aurtengo irabaziak, Beskoitzeko ikastolara joanen dira. Maiatzaren 12an, Neomak emazte taldeak gonbidatzen...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 02a
Bildotsaren eguna
Maiatzaren 5ean, igande osoan, tokiko produktuen azoka eta animazio desberdinek beteko dituzte karrika nagusia, pilota plaza, baita Xan Iturria plazan oihal-etxe erraldoiaren pean iraganen den bazkari bikaina. (10:00-11:00) Koka eta pintxo lehiaketa, (10:30-11:30) bi sukaldari maisuren errezetak aurkeztuak bildotsaren inguruan: Pascal Berrotarran senpertarra eta Xabier Zabaletta Kortazar donostiarrarenak, (12:00) artzain xakur lanaren erakusketa...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 25a
Zirikolatzen besta handia
Etorri da asteburu huntan Senpereko dantza taldearen 45. urtemuga ospatzeko hitzordua, Larreko salan. Herriko biziaren zutabe nagusienetarik bat da, azken urteetan ehunka dantzari bildu baititu. 45 urte betetzen dituela eta, gaur egungo eta lehenagoko dantzariak, bai eta zonbait musikari "Dantz'Hari" ikusgarria buru belarri prestatzen aritu dira. Zirikolatz izenburua, Senpereko oihan baten izenetik dator. Dantz'hari aldiz hitz jokoa da. Izen...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 18a
Zirikolatz liburua
Henri Duhau, senpertar idazleak, liburu ederra plazaratu berri du, bere kontu argitaratua. Hemen kontatzen dauzkigu garai bateko (1972-1989) batasunaren sortzea, garatzea eta independente bilakatzea. Lehen batean Spuc kirolari lotua (1972-1979), ondotik bereber ibiliko dena 1980tik aitzina, kirola eta euskal kulturaren uztartzeak nekeziak ezagutu baitzituen. Senpertarrendako egiazko altxorra litzateke, argazki anitzek eta prentsako artikuluek...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016