Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 29a
Pilota argitan
Otsailaren 14an, Senpereko Gantxiki trinketak esku-huskako Federazioko final handiak errezebitzen zituen, gazteen mailan. Senpereri dagokionez, Oihan Iciaga eta Jokin Jaureguy kimuak mailan ari ziren, Noizbaiteko Irola-Amestoy eta Bonebeltcheren kontra. Partida ongi parekatua eta jokatua izan da, halere bukaeran gureek beren nagusitasuna erakutsi dute, 40/31 irabaziz. Baliteke esperantza handia bikote honen baitan, ez etsi!...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 22a
Mendiko lasterketak abian
SPUC Lasterka taldeak, ohizko mendiko lasterketen 12. edizioa antolatzen du, martxoaren 9an eta 10ean. Izen emaiteak hasiak dira bere webgunean. Larunbatean, (5:00) Tontorrez-Tontor 80 km, (8:00) Gotor-Lekuen itzulia 42 km, (10:00) Ibar Run Trail 10 km. Igandean, (9:00) "Senpereko Trail" ezagutuena 21,500 km, haurren lehiaketa (9:15), baita oinezkoen ateraldia (7:00-8:30). Bertze aldian, xehetasun gehiago.
Loto handia...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 15a
Dantza ekitaldia Larrekon
Larunbatean, otsailaren 17an (17:00), "Mamuka" dantza ikuskizuna, haurreri itzulia dena, aurkeztua izanen da Larreko kulturgunean. Hemen argitan ezarria da naturaren hauskortasuna. Pantxika Teilleria, Elirale dantza konpainiaren zuzendariak sortu obra honek, ikusle gazteak nahi ditu inplikatu espazio naturalen zainketan. Herriko Etxeak antolaturik, erreserba Euskal Herrikoturismo bulegoetan.
Jazz musikaldia...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 08a
Antzerkia Larrekon larunbatean
Otsailaren 11n (17:00), antzerkia ikusgai izanen da, "Une forêt" izenburuarekin, bereziki publiko gazte bati bideratua. Obra honen inspirazioa, Petit Poucet baita Hansel eta Gretel ipuinetatik sortua da. Seme-alaba eta beren amaren arteko harremanak aipagai dira. "Grand" ospetsua kolegioan da, aldiz"Petite" arreba zainetako tikez betea da eta gainera ikasle kideen trufak jasaiten ditu. Euskal Elkargoaren ekimenez, erreserba
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 01a
Ihauteriak otsailaren 3an
Kartierretako itzuliak egin ondoan, Zakuzaharrak taldeak, larunbat huntako, programa bikaina plantan ezarri du: (10:30) haurrendako jokoak; (12:00) zintzur bustitzea Xupz taldearekin; (13:00) bazkaria, erreserbak: 06-89-82-06-93 (patea, txuleta patatekin, gasna eta sagar tarta, arnoa, kafea eta ondokoa: 22€); (16:30) dantzak Zirikolatzen eskutik; (17:00) desfilea eta Zanpantzarren auzia; (18:00) Basapiztiak; (20:00) Punttu Kakotx txaranga;...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 25a
"Là-Bas" antzerkia
Bi emazte leku hertsi batean bizi dira, ez dakite noiztik, bainan galdera daukate ea bertze mundu bat balitekeen? Ugarte batean bezala, sekulako puska desberdinez inguratuak, hauetan perlak zintzilik, soinu batzu isiltasuna mozteko, horra oholtzan aurkitzen den irudia. Euskal Elkargoaren ekimenez plazaratu antzerkia, Larreko antzokian, hilaren 28an igandearekin (17:00). Ikusmina suspertu behar lezake hitzordu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016