Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 15a
Dantza ekitaldia Larrekon
Larunbatean, otsailaren 17an (17:00), "Mamuka" dantza ikuskizuna, haurreri itzulia dena, aurkeztua izanen da Larreko kulturgunean. Hemen argitan ezarria da naturaren hauskortasuna. Pantxika Teilleria, Elirale dantza konpainiaren zuzendariak sortu obra honek, ikusle gazteak nahi ditu inplikatu espazio naturalen zainketan. Herriko Etxeak antolaturik, erreserba Euskal Herrikoturismo bulegoetan.
Jazz musikaldia...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 08a
Antzerkia Larrekon larunbatean
Otsailaren 11n (17:00), antzerkia ikusgai izanen da, "Une forêt" izenburuarekin, bereziki publiko gazte bati bideratua. Obra honen inspirazioa, Petit Poucet baita Hansel eta Gretel ipuinetatik sortua da. Seme-alaba eta beren amaren arteko harremanak aipagai dira. "Grand" ospetsua kolegioan da, aldiz"Petite" arreba zainetako tikez betea da eta gainera ikasle kideen trufak jasaiten ditu. Euskal Elkargoaren ekimenez, erreserba
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 01a
Ihauteriak otsailaren 3an
Kartierretako itzuliak egin ondoan, Zakuzaharrak taldeak, larunbat huntako, programa bikaina plantan ezarri du: (10:30) haurrendako jokoak; (12:00) zintzur bustitzea Xupz taldearekin; (13:00) bazkaria, erreserbak: 06-89-82-06-93 (patea, txuleta patatekin, gasna eta sagar tarta, arnoa, kafea eta ondokoa: 22€); (16:30) dantzak Zirikolatzen eskutik; (17:00) desfilea eta Zanpantzarren auzia; (18:00) Basapiztiak; (20:00) Punttu Kakotx txaranga;...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 25a
"Là-Bas" antzerkia
Bi emazte leku hertsi batean bizi dira, ez dakite noiztik, bainan galdera daukate ea bertze mundu bat balitekeen? Ugarte batean bezala, sekulako puska desberdinez inguratuak, hauetan perlak zintzilik, soinu batzu isiltasuna mozteko, horra oholtzan aurkitzen den irudia. Euskal Elkargoaren ekimenez plazaratu antzerkia, Larreko antzokian, hilaren 28an igandearekin (17:00). Ikusmina suspertu behar lezake hitzordu...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 18a
Scaramuccia antzerki eskola
Bere denboraldiari amaiera emanen dako, publikoari gomita zabalduz, aurki ditzan azkeneko sorkuntzak. Larreko antzokian iraganen dira, urtarrilaren 19 eta 20an (20:30) eta urtarrilaren 21ean (18:00). Donibaneko tropela belaunaldi guzietako antzezlari amaturrek osatzen dute eta poz handiarekin nahi dute aurkeztu urte guzian beren tailerretan eraman lana. Dohainik eskainia da "Passons aux actes" deitu festibala. Larreko atarian edariak eta...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 11a
Herriko pilotariakkantari
Abenduaren 27an elizaren gerizan, sekulako kantaldia eskainia izan zauku, SPUC pilotaren ekimenez. Aurten ere antolatzaileek, xumeki bainan ongi prestatua zuten kantaldia. Pilotari gazteek aurresku kantatuarekin ekitaldia abiatu dute, neska eta mutikoek bizpahiru kantu ezagunekin utzi dute erreleboa pilotari eta arduradun heldueri. Hauek ozenki, beren ohiko moldean, kantu emanaldi bikaina eskaini dute, kantxan balira bezala. Zer erran ondotik,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016