Herriz Herri | 2023ko Urriaren 05a
Klimaren astea
Klimaren alde egiten den ohiko astea, urriaren 9tik 14ra iraganen da, aurtengo lema delarik "Uraren tokia, klimaren beroketa ikusiz".Karia hortara, zoinbat ekitaldi iragarriak dira. Argazki erakustea Larreko kultur gunean, sarien banatzea 14an. Urriaren 10ean (9:00), Arrantzaleen elkartearekin bisitatuko da arrainen pasarazteko eraikin berezia. Urriaren 11n oinezko ibilaldia Uzkaingo errekaren ur-jauziraino, Oinez elkartea deitu: 06-81-17-70-64,...
Herriz Herri | 2023ko Irailaren 28a
Bestak Ibarrunen
Urtero bezala, San Mikel ospatua izanen da Ibarrun auzoan, egitarau mamitsu batekin. Irailaren 29an (20:00), mus lehiaketa Inharria baserria, lekuan bertan izen-emaitea, 10€ kide bakoitz. Auzoko zintzur-bustitzea Loaziz taldeak animatua. Larunbatean, irailaren 30ean, goizarekin palantxako finalak, ondotik aperitifa eta xerri-kume errearen bazkaria, arratsean Elektrotxufla txaranga, Aho Zakil Konexion, Xutik eta DJ Gared. Igande goizean (10:00)...
Herriz Herri | 2023ko Irailaren 21a
Elizan kontzertua igandean
Udazkena ezin hobeki abiatzeko, musika eta kanta ederrez beteko da gure eliza, irailaren 24an (17:00). Nahiz San Francisco hirian sortua, Solange Anorga soprano handiak, bere erroak ongi sartuak ditu Baigorrin, kantuen artean hazia, Erramun Martikorena duelarik osaba. Bere ibilbide profesionalak eraman du Frantzian gaindi, bainan ere sala mitikoak diren Milango Scala edo New-Yorkeko Lincoln Center-era. Euskadiko Orkestrako bi musikariek...
Herriz Herri | 2023ko Irailaren 14a
Kattalin Elizalde kolegioa
Joan den astean Senpereko eskola guzietan, ikasleen sartzea izan da gertakari eta hizpide nagusia, halere Seaskaren 5. kolegio berriak protagonismoa hartu du. Duela 7 hilabete abiatu zen eraikitzea Herriko-Etxeak utzitako lur eremuan, Dominique Idiart zelarik auzapez. Haatik jaun Prefetak Seaskarekin ezeztatu du alokatze-kontratua, beraz Herriko-Etxeak negoziatu beharko du lurraren salmenta. Nehork ez zezaken pentsa, kolegioaren zabaltzea...
Herriz Herri | 2023ko Irailaren 07a
Storie dantzaldia igandean
Hirugarren urterako, Elirale konpainiak, Biarritzeko CCN Malandain Balletarekin batera, "Le Temps d'Aimer la Danse-Maitaldia" festibalean, "Storie" Italiako Aterballeto konpainiaren sorkuntza jaialdian jarri dute. Aterballeto konpainiak Italian sekulako arrakasta bildua du, baita Europa guzian, bereziki dantzari hauek komunikatzen duten kar eta energiagatik. Laburki, Diego Tartellik eta Philippe Kratzek idatzitako 4 pieza azalduko ditu....
Herriz Herri | 2023ko Agorrilaren 31a
Elkarteen Forua
Urtero bezala, hitzordua Larreko kulturgunean iraganen da, irailaren 2an, larunbat goizarekin. 70 elkarte inguru badira herrian, dinamikaren sortzaileak, aukera polita da horien aktibitateen deskubritzeko, ber denboran askok beren izena eman dezakete gustuen arabera.
Adinetakoen bazkaria
Izen emaitearen azken epea buruilaren 6an finkatua da, Camille deituz: 06 14 85 69 80. Aurten, aintzira bazterrean...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016