Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 04a
Urteberri onherritar guzieri, kazeta hunen irakurle baita moldatzaile guzieri. Urte berriak ekar ditzala osasuna, bakea eta zoriona.
Kulunkaren antzerkia
Hernaniko Kulunka teatroak, "Andre et Dorine" ikusgarria 450 aldiz emana du, 25 herrialde desberdinetan. Izigarriko arrakasta sortu izanik eta sekulako sariak lorturik mundu mailan. Hitzik gabeko ikusgarri hunek maskak eta jestuak nabaritzen ditu, sentikortasuna eta...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 21a
Herriko pilotariak kantuz
Elizan ikusiko ditugu, urte hondarrean proposatzen duten kantaldian, elizaren aterpean, abenduaren 27an (19:00). Pilota eta kantua ongi loturik, errepertorio pollita eskainiko du herriko pilotari taldeak, haatik gaitzeko laguntza ukanen du "Gurashow" emazte kantari ospetsuekin. Hauetan Amaia Riouspeyrous, Maider Cigarroa, Kattalin Indaburu, Maguy Mirande eta Philippe Albor musikaria. Eguberritik landa, Urtats aitzin, gozatzeko parada ezin...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 14a
Azileko heriotzak
Oraingoan Herriko Etxetik ez zauku sortzerik seinalatua izan, jakinez buraso batzuk ez dutela nahi beren haurra prentsan agertua izan dadin. Horra beraz heriotzak hunkitu dituenak: Elizalde Bertrand 94 urte, Richard Mercedes sortzez de Santesteban 101 urte eta Pithois Sandrine 52 urterekin. Dolumin beroenak hauen senide eta adiskide guzieri.
Tassin haragitegia
Zonbait hilabete hetsirik egon ondoan,...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 07a
"Kabaret Burleskoa" ikuskizuna
Hitzordu zinez dibertigarria, aurkeztua da Larreko antzokian, Herriko Etxearen ekimenez, abenduaren 9an, larunbata (21:00). Lumak, girgileriak, jantzi distiratsuak nabarituak dira ikusgarri dinamika honetan. Artista gazteak izanik, koreografia indartsu eta "sexy" batean garraiatuko dituzte ikusleak, ikuskizun interaktiboa azaltzen dute, publikoa kantuetan parte harraraziz, gaur egungo musikaz beterik, ahantzi gabe French Cancan...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 30a
Kontari abesbatza Elizan
Abenduaren 3an (17:30), euskararen eguna ospatuz, 50 haurrek osatzen duten Landarbasoko korubereziak, "Lumen" errepertorioa interpretatuko dute. Elizaren babesean, sarrera librean, abendu eta Gabonetako bestak aitzin, izigarriko energia partekatuko daukute, garai iluntsu haueri oldar egin dezagun. Senpereko Kultur eta Ondare elkarteak ohiko antolaketa eskaintzen du.
Transmisioa...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 23a
DAMA ikusgarria Larreko salan
Euskaraldiaren astean kokatzen da aurkituko dugun DAMA ikusgarria, Herriko Etxeak eta Herri Soinu elkarteak antolaturik, partaidetza askorekin. Larunbatean, hilaren 25ean (20:30) frantsesez eta euskaraz aurkeztua da, aldiz biharamunean igandean euskaraz baizik ez (17:00). Ipuin musikatua eta dantzatua aurkezten du Jokin Irungaray itsasuarrak, Mundarrain edo Arranomendi gainetan gertatu liteken leienda bat argitan ezarriz. Jokin...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016