Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Agorrilaren 31a

Elkarteen Forua - Adinetakoen bazkaria - Abuztuari begirada - Uztaileko sortze eta heriotzak - Pilota - Ihiztarien xokotik

Elkarteen Forua

Urtero bezala, hitzordua Larreko kulturgunean iraganen da, irailaren 2an, larunbat goizarekin. 70 elkarte inguru badira herrian, dinamikaren sortzaileak, aukera polita da horien aktibitateen deskubritzeko, ber denboran askok beren izena eman dezakete gustuen arabera.

Adinetakoen bazkaria

Izen emaitearen azken epea buruilaren 6an finkatua da, Camille deituz: 06 14 85 69 80. Aurten, aintzira bazterrean...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Agorrilaren 03a

"Musika Hamabostaldia" - Kontzertu parrasta abuztuan - Abuztuko erakusketa - Artzain xakur lehiaketa - Herriko kontseilua

Donostiako "Musika Hamabostaldia"

Bi kontzertu arrakastatsuak gure elizan. Komeni baita erreserba egitea aski goiz Euskal Herriko Turismo bulegoetan edo cultureetpatrimoinesenpere.fr gunean. Larunbatean, abuztuaren 5ean, (21:00), Easo emakumeen abesbatzak emanaldi bikaina eta gozagarria eskaini behar luke, gehienik elizako musika obra ezagunak. "Gloria" deitua da hauen errezitala eta liturgiatik haratago doa, Berlioz, Rossini, Gounod, Faure, Chaminaden obrak,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 27a

Ttitto Aguerreren erakusketa - Kontzertua Amotzeko kaperan - Marika lehiaketa - Amotzeko besteeri begirada

Ttitto Aguerreren erakusketa

Larreko kulturguneak errezebituko du herriko artista hunen erakusketa, Herriko Etxe eta Euskal Kultur Erakundearen partaidetzarekin, uztailaren 27tik abuztuaren 30era."Baitan" izenburuarekin 140 obra zizelkatu aurkeztuko ditu, duela 4 urteko "Mugak" erakusketaren segida hartuko du. Berak adierazten duen bezala"gure begirada aldarazteko, materien eta hutsen arteko elkarrizketek, zurez, altzairuz, aluminioz, kobrez, alabastroz edo paperez...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 20a

Pilotari so - Otsantzeko Kaperara ibilketa - Arin abesbatza - Donostiako Musika Hamabostaldia - Bestetako bilan - Serres-eko bestak

Pilotari so

Ez dakigu zergatik, gure herrian memento huntan trinketean esku-huska trebezia guti erakusten da, aldiz pilota plazan urtez urte loriatzeko emaitzak lortzen dira. Aurten ere, egia hori frogatu da Kanboko pilota plazan, Amaiur Jauregi eta Peio Azkonak garaitu dituzte Mendiburu/Thicoipe Amikuzeko pilotariak, Euskal-Herriko finalean. Hastapenetik gaina hartu dute, joko sendoa eskainirik eta abantzua mantenituz 30/20 emaitzarekin bururatuz, ahantzi gabe...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 13a

Amotzeko Bestak - Ekaineko sortze eta heriotzak - Udako ekitaldiak - Adur Larrea Mediatekan - Kontzertua - Denetarik

Amotzeko Bestak

Senperekoen segidan, Santa Madalenaren omenez, iraganen dira auzo honetako bestak, uztailaren 13tik-16ra. Hemen ere egitarau aberatsa, helburu dutelarik besta herrikoiak izan diten. Uztailaren 13an, osteguna (20:00) gauezko ball-trap, errekiak eta ostatu girotua gau osoan. Uztailaren 14an, ostirala (18:00 eta 19:00), Mendionde trinketean, Amotze txapelketaren finalerdiak, "Esku pilotaren" ekimenez, (20:00) zintzur bustitzea eta ondotik zikiro alaitua...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 06a

Eskulangile merkatua - Izen emaiteak Amotzeko bestetan - Erakusketa - Haur Joko - Bilkura publikoa - Olha etxaldearen okupazioa - Ipuin kontaketa

Eskulangile merkatua asteartetan

2013an sortu artisau merkatuak, Arbaso elkartearen ekimenez, uztail eta abuztuko astearte guziz, hasiera eman du, uztailaren 4an. Postako plazan (9:00-13:00), 20 artisauek beren lekua hartzen dute, eskuz eginiko sorkuntzak publikoari aurkeztuz. Hauetan askok, beren obrak jendeen aitzinean lantzen dituzte, bisitariek hobeki ikus dezaten zer lan daramaten. Artisau-artista hauen artean bada hauta, hala nola bitxiak, tapizagile, zeramika,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016