Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 16a
Hiruka'ntuz bazkaria Inharrian
Izenburu bitxi honek, Xilabaren gisa, gonbidapena zabaltzen du Xiberoko, Lapurdiko eta Baxenabarreko kantuzale guzieri. Kantu bazkaria errepikatzen ez bada ere, urtero halere aldiro sekulako giro aparta sortzen du, haatik lurralde bakoitzak bere kantu bereziak aurkezten ditu, askatasunik handienean. Kide bakoitzak parte har lezake kantu liburuxkaren laguntzarekin, bainan ez da hortan mugatua. Zaldubi ikastolak antolatzen du Ibarrun...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 09a
Heriotza
Omiasaindu bezperan pausatu da bere familiaz inguraturik, heldu den otsailean 100 urte beteko zituen Xan Ithourria. Euskaldun fededun, nortasun eta bihotz handiko gizonak, bere aztarnak gure herrian utziko ditu, borondate onez hainbertze alorretan lan egin duelakoz. Ofizialoz ekipamenduko langile izanik, parte hartu du, bertzeak bertze, giristino laborari gazteen erakundean (JAC), Emak-Hor batasunean, parropian, Spuc pilota elkartean, suhiltzaileetan, Herriko...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 02a
Indianoak hizpide Larrekon
Euskaldunak ez ote gira nunbait Europako indianoak, halere ez dezagun "Azken Mohikanoen" zortea ukan. Lotura bereziak ditugu Kanadan diren indianoekin, lehenbizikoak baigira komertzioa egin dugunak, San Lorenzo ibaia inguruetako indiar leinuekin. "Indianoak" dokumentala aurkeztuko dute Anne-Marie Jeannou eta Siefried Wapplerrek, Larreko salan, azaroaren 9an, ostegunean (19:00), sartzea urririk. Angeluko "Ibaialde" elkartea...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 26a
BNSSA formakuntza
Herriaren nahikaria da, bertako gazteak laguntzea, formakuntzaren gastuak bere gain hartuz, lortu dezaten Brebeta Nazional berezi hori. Diploma hunek osatzen ditu zainketa, prebentzioa eta sokorriak, ingurumen naturalean, itsaso eta urtegietan. Bertzeak bertze, Senpereri dagokionez bereziki Aintziraren zainketa uda betean iragarria da. Hautagaitzak idekiak dira, 17 eta 30 urte arteko senpertarreri. Dosierra eskuratzen ahal da Herriko-Etxeko...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 19a
Antzerkia Larrekon
Frantsesez emana den ikusgarria aurkeztua da "À l'horizon la mer" deitua, Savon Noir konpainiak plazaraturik. Bi emazte nortasun handikoren harremanak argituak dira, batak ez jakin bere amatasuna nola asumitu eta bertzeak aldiz lagundu nahi erronka horretan. Ikuskizuna dohainik eskainia da hilaren 20an (19:00), haatik nahi dutenek beren parte hartzea diruztatu ongi etorria izanen da.
Sophie Henaff...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 12a
Buruileko sortze eta heriotzak
Horra zer aurkitu dugun Herriko Etxetik.
Sortzeak - Carcaud Lila Artzirin kartierean, Bereau Patxi Xerrendako auzoan, Ruggiero Ramiz Laia Olha kartierrean eta Etcheverry Arño eta Jone Amotze auzoan. Bizi urosa eraman dezatela eta zorionak burasoeri.
Heriotzak - Lengay Richard 73 urte, Verdu Denis 62 urte, Lemercier Mayie sortzez Lascano 102 urte, Gossart Gerard 72 urte, Onchalo Dominique 73...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016