Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 07a

"Kabaret Burleskoa" - Transmisioa dokumentala - Kartierretako batzordeak - Telethon - Arranoen Begiak erakusketa - Ibarrungo zirkulazioaren egoera

"Kabaret Burleskoa" ikuskizuna

Hitzordu zinez dibertigarria, aurkeztua da Larreko antzokian, Herriko Etxearen ekimenez, abenduaren 9an, larunbata (21:00). Lumak, girgileriak, jantzi distiratsuak nabarituak dira ikusgarri dinamika honetan. Artista gazteak izanik, koreografia indartsu eta "sexy" batean garraiatuko dituzte ikusleak, ikuskizun interaktiboa azaltzen dute, publikoa kantuetan parte harraraziz, gaur egungo musikaz beterik, ahantzi gabe French Cancan...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 30a

Kontari abesbatza Elizan - Transmisioa dokumentala - Eguberriko merkatua - Kiroleri so - Kattalin Elizalde ikastegia bestan - Iragan kantu bazkaria

Kontari abesbatza Elizan

Abenduaren 3an (17:30), euskararen eguna ospatuz, 50 haurrek osatzen duten Landarbasoko korubereziak, "Lumen" errepertorioa interpretatuko dute. Elizaren babesean, sarrera librean, abendu eta Gabonetako bestak aitzin, izigarriko energia partekatuko daukute, garai iluntsu haueri oldar egin dezagun. Senpereko Kultur eta Ondare elkarteak ohiko antolaketa eskaintzen du.

Transmisioa...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 23a

DAMA ikusgarria - San Kristobal lizeoaren erakusketa - Indarkeria matxistaren kontrako eguna - Kantu bazkaria - Pilotaren museoa - Gaualdi ludikoa

DAMA ikusgarria Larreko salan

Euskaraldiaren astean kokatzen da aurkituko dugun DAMA ikusgarria, Herriko Etxeak eta Herri Soinu elkarteak antolaturik, partaidetza askorekin. Larunbatean, hilaren 25ean (20:30) frantsesez eta euskaraz aurkeztua da, aldiz biharamunean igandean euskaraz baizik ez (17:00). Ipuin musikatua eta dantzatua aurkezten du Jokin Irungaray itsasuarrak, Mundarrain edo Arranomendi gainetan gertatu liteken leienda bat argitan ezarriz. Jokin...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 16a

Hiruka'ntuz - Kontzertua elizan - Loreak Belaunetan - Eguberriko merkatua - Bilkura publikoa - Paella salgai - Segi aitzinak

Hiruka'ntuz bazkaria Inharrian

Izenburu bitxi honek, Xilabaren gisa, gonbidapena zabaltzen du Xiberoko, Lapurdiko eta Baxenabarreko kantuzale guzieri. Kantu bazkaria errepikatzen ez bada ere, urtero halere aldiro sekulako giro aparta sortzen du, haatik lurralde bakoitzak bere kantu bereziak aurkezten ditu, askatasunik handienean. Kide bakoitzak parte har lezake kantu liburuxkaren laguntzarekin, bainan ez da hortan mugatua. Zaldubi ikastolak antolatzen du Ibarrun...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 09a

Heriotza - San Mattin Eguna Inharrian - San Mattineko zeremonia - Kantaldia

Heriotza

Omiasaindu bezperan pausatu da bere familiaz inguraturik, heldu den otsailean 100 urte beteko zituen Xan Ithourria. Euskaldun fededun, nortasun eta bihotz handiko gizonak, bere aztarnak gure herrian utziko ditu, borondate onez hainbertze alorretan lan egin duelakoz. Ofizialoz ekipamenduko langile izanik, parte hartu du, bertzeak bertze, giristino laborari gazteen erakundean (JAC), Emak-Hor batasunean, parropian, Spuc pilota elkartean, suhiltzaileetan, Herriko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 02a

Indianoak hizpide - Suko egur lotak salgai - Zaluagaren bisita - Datorren ikuskizunak

Indianoak hizpide Larrekon

Euskaldunak ez ote gira nunbait Europako indianoak, halere ez dezagun "Azken Mohikanoen" zortea ukan. Lotura bereziak ditugu Kanadan diren indianoekin, lehenbizikoak baigira komertzioa egin dugunak, San Lorenzo ibaia inguruetako indiar leinuekin. "Indianoak" dokumentala aurkeztuko dute Anne-Marie Jeannou eta Siefried Wapplerrek, Larreko salan, azaroaren 9an, ostegunean (19:00), sartzea urririk. Angeluko "Ibaialde" elkartea...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016