Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 23a
Herriko bozak: lehen itzulian
Horra joan den igandeko emaitzakhauexek dira: "Agir pour St Pée" Bernard Elhorga1.115 boz, "Hats Berri" Christophe Jaureguy1.080 boz, "Elgarrekin Senpererentzat"Dominique Idiart 891 boz. Heldu den igandean, otsailaren 26an, bigarren itzulia iraganen da.
Kultur ekitaldiak ugari
Negu bihotzean izaiteak halako tristura giro bat sortzen du, beharrik ihauteriak hor ziren bazterren alaitzeko....
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 16a
Senpereko Ihauterien eguna
Larunbatean iraganen da Senpereko ihauterien egun handia, hunek bukatuko ditu Zakuzaharrak taldeak sortu dituen ekitaldiak. Besta giroak behar luke nagusi, jende mozorrotuak, musika, dantza eta kantuak protagonistak izanen dira, ahantzi gabe joaldunak eta ziganteak. Otsailaren 18an (10:30) haurrendako jokoak, arroltze-moleta lehiaketa (12:00), zintzur bustitzea Xupz taldeak animaturik, bazkaria (13:30), aspaldi sortu zen Guk taldeak alaitua...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 09a
Eskolen ihauteriak
Joan den ostiralean iragan da herriko eskolen bilketa, ihauteriak ospatzeko, pilota plazan. Betiko giro alaia nagusi izan da, dantza batzu eman ondoan, Zanpantzarren epaiketa eta hunen erretzeak haur eta burasoen loria sortu du. Bertzalde jadanik aipatu bezala, Ihauteri egun handia iraganen da hilaren 18an Senpereko plazan. Anartean Zakuzaharrak taldeak animatuko du larunbat huntan Urguri auzoa, Zaldubiko zubia topagune bilakatuko da.
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 02a
Laborategi berria idekia
Dufau-teiko garaje ohian kokatua da medikuntza analisi edo azterketak egiten dituen laborategia. Orain arte eta gehienetan, Donibaneko joan-jina egin behar zen, aldiz hemendik landa herrian bertan baitezpadako urrats hori egiten ahalko da, denen atseginetan. Huna helbide zuzena: Cerballiance (Sealab) Laborategia - 307 Ibarbidea karrika - 64310 Senpere, telefonoa 05 59 47 20 16. Astelehenetik larunbata arte idekia da, goiz guziz (7:00-12:00),...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 26a
Larrekon jazz eta pop song musika urtarrilaren 28an
Jazz eta pop song musikarekin, goi-mailako kontzertuan parte hartuko dute Alfio Origlio, pianista aparta Europa mailan eta Célia Kameni, hau aldiz jazz munduan den kantarietan hoberenetako bat dugu. Larunbatarekin (20:30), Larreko antzokian gaitzeko ikusgarria eskainia da, Senpereko Kultur eta Ondare elkarteak antolaturik. Haueri bi musikari uztartuko dira, Rémi Vignolo kontrabaxuan, baitaZaza...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 19a
Amazonia zine-hitzaldia Larrekon
Astearte arratsean, urtarrilaren 24an (18:30), sekulako filma aurkeztua izanen da, mintzaldi batekin osatua, "Les cueilleurs de mémoire" izendatua, Larreko kulturgunean. Amazoniako oihan erraldoiak zabaltzen dira herrialde anitzetan, hala nola Brasilia, Ekuador, Peru, Bolivia eta Guyana, hemen aurki daitezke ehunka indiar leinu edo tribuak. Patrick Bernard hizlariak hauen egoera aipagai du, lehen kontaktuetatik orain arte. Heien artean...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016