Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 12a
Abenduko sortze eta heriotzak
Urte berri hau ontsa hasi dadin nola ez aipa azkeneko sortzeak, hauek izanen baitira etorkizunaren oinarriak. Horra zoin seinalatuak izan zauzkigun: Iustede-Leroi Lukene Gaztain-bidea karrikan, Leizagoyen Unai Olano-Bidaxuna bidean, Fakhfakh Elijah Bilanoa karrikan.
Heriotzen aldetik, Heyne Robert 85 urterekin.
Dantza-ipuinak-musika ikusgarria...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 05a
Osasunezko urte berri ona
Hola igurikatu nahi ginuke abian den urte berria eta hunekin betan bakea eta elkartasuna. Urteak joan urteak jin, aktualitatea beti erreberritzen ari da, seguraski senpertarren lehen hitzordua, urte hastapenean herriko bozekin izanen da. Halere, urtean zehar, herriak sortzen dituen ekitaldi guziak, bereziki elkarteen bidez, hizpide izanen dira. Azken egun hauetan, Olentzero eta Mari Domingi baita Bizarzurik beren agerraldi alaitsua egin dute...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 22a
Senpereko pilotariak kantari
Baginakien talentu asko bazutela gure pilotariek, oraingoan aldiz kantuz ere badabiltza, beren abotsarekin eskainiko dituzte gantxo, aire edo punpa-lasterrak. Jadanik beren boza xarmagarri eta ozenak entzunak ginituen, gaur ere gure elizan erakustaldia emaiteko xedea dute, abenduaren 27an (19:00). Hemen aurkitzen dira trebatzaile eta gaurko pilotari batzu, haatik ez dira bakarrik ariko, hauen segidan Xiberotarrak taldeak bere errezitala...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 15a
Scaramuccia Larrekon
Donibane Lohizunen kokatua den antzerki elkarteak, eskainiko du Larreko antzokian "Lehen eszenak" hiru gauez, abenduaren 16an, 17an eta 18an (20:30). Antzerkilari amatur hauek, publikoarekin alimaleko energia eta alaitasuna partekatzen dute, jolasean ari balira bezala. Parte hartze librean, oren bat eta erdiz gozatzeko aukera polita, erreserbatzea gomeni litzateke:
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 08a Anai-Artearen historia ostiralean Amotz-Larraldean abenduaren 9an (18:00), emanen den mintzaldiak, Txomin Hiriart-Urruty-ren bitartez, sortu behar luke ikusmin handia entzuleen aldetik. Hizlariak kondatuko du Anai-Artearen historia, 1969an sortu zenetik bere amaiera arte, 2021ean. Noiz, nola, nork eta zertarako sortu zen elkarte hori, garai gogor eta bortitz batean errefuxiatu asko etorri baitziren Hegoaldetik laguntza eta babes toki baten bila. Euskaldunen arteko...
Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39
Anai-Artearen historia - Mathieu Sempere - Komertsioetan aldaketak - Eguberriko ipuinak - Heriotzak
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 01a
Errugbia izarren artean
Senpere eta Zibururen arteko partidan, Thierry Dusautoir, Matt Giteau, Richie Mccaw, Christian Califano eta Jonny Wilkinson, horra noren bisita ukan duen gure kirol zelaiak. Gure ekipoa 18/13 nagusitu baldin bada ere, emaitza anekdotikoa litzateke, haatik goi-mailako jokolari hauen presentzia, nunbait historikoa izanen da herriarendako. Alabainan, dokumental baten muntatzen ari direlakoz, herri ttipietako errugbiaren inguruan, horra zerk...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016