Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 24a
Printze Ttikia euskaraz, ikusgarri musikala
Euskaraldiaren bete-betean girenez abenduaren 2a arte, egon gaiten urte guzian, "Ahobizi" ala "Belarriprest", ekimen berezirik ez izanik ere. Euskarazko antzerki huntaz goza gaitezen. St Exuperyk "Printze Ttikia" haurrendako idatzi bazuen,Tximi-Txama gazte abesbatzak helduentzat idatzi du gaurko komedia musikala. Musika osoki idatzia izan da eta kantuen hitzak liburutik hartuak. Tximi-Txamaren arrakasta ongi ezagutua da,...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 17a
Ikastolaren kantaldia igande arratsaldean
Urriaren 22an, ospatu zelakoan Zaldubi Ikastolaren mende erdia, giro jendetsu eta alai batean, horra orain kantaldia muntatzen dutela azaroaren 20an, Larreko kulturgunean (16:30). Dudarik gabe, izar nagusia, Gari kantaria Hertzainak taldearen sortzailea afixaren buru izanen da, bakar-saioan. Halere lehen zatian "Gurashow-ren" emanaldi aparta dugu, parte hartzaileetan, Amaia Riouspeyrous, Kattalin Indaburu, Maguy Mirande, Maider...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 10a
Udazken betean
Uso eta lertxun tropa handienek beren pasaia egina lukete, batzuen erranetan onddoek ere agerraldi polita iduriz, neguko orena martxan ezarria da eta nola ukatu egunak laburtuz doazela, hain goizik iluntzearekin. Hallowen edo Gau Beltzak seinalatu du negua ate joka ari dela, halere Omiasaindu egunaldi ederrean iragan da, hunekin jende anitz hurbildu da eliza eta hilerrietara. Hilaren 11n, usaiako San Martinetako ospakizunak iragarriak dira, lehenik...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 03a
Ipuin kontaketa, azaroaren 8an
Omiasainduko oporren ondotik, eskoletako ikasleak Larreko kulturgunera gomitatuak dira, asteartearekin (9:30-10:30 eta 14:00-15:30), iraupena 40/50 minutu. Marripuinak Jokin Mitxelena ilustratzailea eta Pello Anorga kontalari-idazlearen arteko agerkaria da. Ipuinen kontatzea ilustrazioekin betan sinkronizatua da, hunek sortzen du hitza eta marraren uztartze liluragarriak. Haurren okupatzeko parada ederra, urririk, Mediatekak antolaturik....
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 27a
Ostiralean Bonnat museoa Larrekon
Denek ulertu dugu Bonnat-Helleu museoa ez dela tokiz aldatuko, hunen paretek Baionatik Senpereko bidea hartuz, haatik mintzaldi baten bitartez deskubritzeko parada eskainia zauku. Aurten Léon Bonnat (1833-1922) margolari ospetsu eta bildumagile handiaren hiltzearen 100. urtemuga ospatzen da. Margolari hunen ondarearen errezebitzeko, 1901ean Baionak eraiki eta ideki zuen museoa, gaur Frantziako museorik garrantzitsuenetako bat bilakatu...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 20a
Zaldubi Ikastolaren 50 urte!
Ospakizunak errugbi zelaian iraganen dira, urriaren 22an. Huna zehazki egitaraua: (12:00) zintzur-bustitzea ikastolako haurrek animaturik Pantxoa Carrererekin, (13:00) bazkaria (balitezke orainokoan) Senpereko kantariek animatua, helduendako: sartzea, zikiroa, gasna eta deserta (25€), haurren menua: lukainka, patata fritak eta deserta (10€), puzgarriak eta bertze haurren jolasteko, (17:00) Saltoka (dantzak), (19:00) kontzertuak urririk:...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016