Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 07a
Lion's Club elkartearen oparia
Herrian iragan den Hamabostaldi kulturalean, Herriko-Etxea eta zonbait elkarteren partaidetzarekin, galdegina zen azkeneko haueri ekitaldi batzu antola dezaten, bakotxak bere usaiako aktibitateen arabera. Lion's Club elkarteak, Senperen duen adarrarekin, ekimen polita asmatu du bere parte hartzeari buruz. Hara nola herriko 7 ostalarirekin, ekimen ederra plantan ezarri duten "Sukaldarien Eltzekaria", hauetan ziren: Le Fronton, Pyrénées...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 30a
Herriko bestetako egitaraua
Jondoni Petri Senpereri eman dakon izena ospatua izanen da modu librean, ahantzirik azken urtetako baldintzak. Huna zer programa azaldu duen gazte komiteak: uztailaren 1ean, ostiralez (14:00), Eskolen Lasterketa, (20:00) aperitifa pilota plazan, (21:30) Herriko Zikiroa. Etxeratzea taxiz urririk. Larunbatean, (12:00) Txupinazo eta Besta komiteari herriko gakoen ematea, baita urteko kirolarien sariztatzea, (14:30) Beer Pong lehiaketa, (16:00...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 23a
Hauteskunde legislatiboak
Lehen itzulian: bozdunak 5.442, bozkatzaile 2.772, zuri 38, bali 2.716. Vincent Bru 612 boz, Peio Dufau 581, Tom Dubois 459, Monique Becker 370, Bertrand Soubelet 231, Philippe Jouvet 90, Christiane Neel 97, Marielle Goischel 88, Fabrice Sebastien Bach 79, Kevin Briolais 63, Mathis Tenneson 25 eta Jacqueline Uhart 21.
Bigarren Itzulian: bozdunak 5.441, bozkatzaile 2.621, bali 2.310. Vincent Bru 1.290...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 16a
Antzerkia Kixkarekin
Igande huntan, ekainaren 19an (16:30), Kixka antzerki konpainiaren eskutik, ikuskizun ederra aurkeztua zauku Larrekon. Lehen partean, oren erdi baten iraupenarekin, haurren sorkuntza plazaratua izanen da. Ondotik, helduen tailerrak presentatuko du ekitaldi bateko antzerkia, Guy Foissy eta J.P. Alègreren omenez, oren bat et'erdi iraunen du. Sartzea urririk da, parada ezin hobea da Kixka, herriko antzerki konpainiaren lana deskubritzeko eta nork...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 09a
Ballet handienak Larrekon
Larunbat huntan, ekainaren 11n (20:30), Larreko kulturgunean erakutsiak zauzkigu lau ballet klasiko handiren zatirik ederrenak. Hala nola, "Zisneen lakua" Txaikovskyren obrarik ezagunena, "Coppelia" Hoffmanen ipuinean inspiratua, "La Bayadère" ezinezko maitasunaren eta ekialdeko ametsen sinonimoa eta "Don Quichotte" benetako dantza besta, nun nabaritzen diren xarma espainiarra eta birtuosoan distiratsua. Cala Valdes Ballet akademiako ikasleak...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 02a
Kantaldia Larrekon
Ekainaren 4an (20:30), larunbatarekin, "A Mait's Arro'Cha" (irakurri amets arrosa)elkarteak antolatzen du, Larreko antzokian, kantaldia "Sourire Abidji" elkartearen laguntzeko. Sekulako programa aurkeztua da, Senpereko Gezi Taldea, Marie eta Camilla, Magali Zubillaga aldudarra, baita Bost Axola urruñar emazte kantariak. Maroko desertuan dagon eskola bati laguntza materiala ekarri nahi dute, baita Gurutze Gorriari elikagai eta higiene produktuak,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016