Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 26a
Kontzertua larunbatean Larrekon
Maiatzaren 28an (20:30), Larreko kultur gunean ariko da Lokarri abesbatza. Donibane Lohizunetik eta inguruetatik datozen 17 kantariak lotzen dituen lokarria. Bere errepertorioan, aniztasunagatik originala, atzoko eta gaurko folk-kantak, taldearen baitan antolatuak eta instrumentuz lagunduak 4 ahotseko korala tradizionalarekin bat egiten dute. Oren bat eta erdiz gozatzeko memento polita eskainia zauku, Lions International elkartearen...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 19a
Itzulera izigarria
Harrigarria, miresgarria, azkeneko Herri Urratsen kalifikatzeko hitzak eskas dira. Dudarik gabe azken urte hauetako ediziorik jendetsuena izan da, milaka eta milaka jende hurbildu dira, goizean goizik alde guzietatik, halako gose bat satisfatu nahiz. Bi urteko penitentziari bizkarra emanez, libertatearen usaina zagon, lakuak erakusten duen antzoki xoragarrian. Egunaldi eguzkitsua lagungarri izan da giro alaitsua mantentzeko egun guzian. Betiko...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 12a
Amaiurko Bataila Inharrian
Ostegun huntan, maiatzaren 12an(19:00), Dominique Duval-ek aurkeztuko du, duela 500 urte iragan den borroka Amaiurko gotorlekuan. Informazio okerra ukanik, joan den astean maiatzaren 19a ezarria ginuen, barka peto horrengatik. 1522ko uztailean, bataila hunekin bururatu zen Nafarroako erresumaren erreinua. Mintzaldiaren xedea da gatazka hau XVI. mendean Europan gertatzen diren gatazken testuinguruan kokatzea, bereziki François I. eta Charles...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 05a
Herri Urrats "Itzulera" badator
Aurten antolatzaileek, lehenbiziko Herri Urratseko zapataren logoaren irudia ezarri dute, "Itzulera 2022" adieraziz. Bi urtez segidan Senperen halako hutsunea sentitu dugu, maiatzeko bigarren igandearekin, Herri Urratsen hitzordua herritarren baitan hain baita sartua. Zorionez oraingoan izurrite edo pandemia kezkagarri hori gibelean utzirik, euskararen besta xoragarri hortara hurbiltzen ahalko gira, pozez beterik. Aintziraren inguruak...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 28a
Herriko Kontseilua
Azken bi urte hauetan, herriko finantzak egonkortu ondoan, 2022ko aurrekontuen onartzean, oposizioak kontra bozkatu du. Ororen buru, herritarren zerga tasek ez dute emendatzerik ukanen, berri onarekin ez gira haserre. Halere gastuek goratzea ukan behar lukete, nahitez gora xifratuak izan dira, gaurko egoera internazionalak duda-muda anitz sortzen dituelakoan. Diru sarrerak aldiz apalago ikusiak dira, hemen ere gauzak ez baitira ongi menperatuak....
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 21a
Bildotsaren Eguna
Pazkoko izarra dudarik gabe bildotsa daukagu, hunen bitartez ospatzen da ere hunen hazlea, artzaina. Bi urtek huts egin ondoan, "Marroak" deitu elkarteak, komertsanteen laguntzarekin berriz plazaratu nahi ukan du herrikoi besta eder hori, maiatzaren 1ean. Datorren astean zehazki emanen dugu programa bikaina, aldiz bazkariarendako izena emaitea beharrezkoa da, azken epea apirilaren 23a, larunbat goizeko merkatuan. 25 eurotan, tripotxa biperradarekin,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016