Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 28a
Herriko Kontseilua
Azken bi urte hauetan, herriko finantzak egonkortu ondoan, 2022ko aurrekontuen onartzean, oposizioak kontra bozkatu du. Ororen buru, herritarren zerga tasek ez dute emendatzerik ukanen, berri onarekin ez gira haserre. Halere gastuek goratzea ukan behar lukete, nahitez gora xifratuak izan dira, gaurko egoera internazionalak duda-muda anitz sortzen dituelakoan. Diru sarrerak aldiz apalago ikusiak dira, hemen ere gauzak ez baitira ongi menperatuak....
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 21a
Bildotsaren Eguna
Pazkoko izarra dudarik gabe bildotsa daukagu, hunen bitartez ospatzen da ere hunen hazlea, artzaina. Bi urtek huts egin ondoan, "Marroak" deitu elkarteak, komertsanteen laguntzarekin berriz plazaratu nahi ukan du herrikoi besta eder hori, maiatzaren 1ean. Datorren astean zehazki emanen dugu programa bikaina, aldiz bazkariarendako izena emaitea beharrezkoa da, azken epea apirilaren 23a, larunbat goizeko merkatuan. 25 eurotan, tripotxa biperradarekin,...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 14a
Korrika Ttiki eta Handi
Ostiral goiz haizetsuarekin, hamarnaka haurrek parte hartu dute beren irakasleekin eta burasoekin, hitzordu alai honetan, euskara beti bultzatu nahiz. Hiru ibilbide antolatuak ziren, haurren adinen arabera, herriko eskoletan diren klase elebidunetarik, baita Zaldubi Ikastolatik etorriak ziren. Pilota plaza denen topagunea bilakatu da, haurren begi dirdiretan ageri zen holako ekitaldiak zer loria sortzen duen. Larunbat goizean aldiz Korrika...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 07a
Korrika larunbatean
Joan den ostegunean abiatua den Korrika Amurriotik, larunbat goiz huntan Senpere herria zeharkatuko du, Azkainetik Sarara buruz. Pyrenées-Atlantique hotelean lehen erreleboa iragarria da (08:25), Senpereko karrika nagusia aldiz 09:00ak irian, zorionez herriko elkarte anitzek parte hartzeko ideia dute. Dinamika hunek erakusten du, senpertarrak ere grinatuak girela euskararen egoerarekin eta gure ama hizkuntzaren ikastea eta erabiltzea baitezpadakoa...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 31a
Udaberria loratzen
Kanpora atea orduko begipean ohartzekoa da liliek alde guziak emokatzen ari dituztela, pentzeak, arbolak, erreka bazterrak baita larreak. Apirila biribila hor dugu eta sasoi huntako aro aldakorrak baratzetako ateak zabalik ezartzen ditu, jendea kementsu hasia da lurrari joka, lehen haziak ereitekotan, bereziki patatak.
Laborantxako irudi huntaz bertzalde, sekulako ekitaldi ospetsuak datozkigu, hala nola Korrika apirilaren 9an, larunbat...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 24a
Azkeneko Senpereko Trail
Ikusiz martxoaren 12 eta 13an, nola autoz gaindika ziren xoko gehienak, Ibarrun inguruan, baita Senpere eta Urgurin gaindi, balio ote du aitortzea 10. edizioak sekulako arrakasta ukan duela. Nahiz bi goiz euritsuekin hasi, egunak joano, eguzkiak azkar erakutsi ditu bere izpiak, denen atseginetan. Harritzekoa da nola jendea mendi lasterketari emana den, ez da bakarrik moda, iduriz lagungarri litzateke, neurri batean, gorputza eta izpiritua sendo...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016