Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 17a
Arrantzarien biltzar nagusia
Urdazuriko Arrantzarien elkarteak bere biltzar nagusia eginen du heldu den igandean, otsailaren 20an (9:00), Saint-Christophe lizeoan. Martxoaren 12an abian da sasoi berria, biltzar horretan aipagai izanen dira arrantzari buruz egin diren lanak, baita ere ur ingurumenen zaintzearen alde.
Urtarrileko sortze eta heriotzeak
Sortze bat baizik ez zaigu seinalatua izan, Ilana...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 10a
Herriko Kazeta
Herriko Etxeko azken aldizkaria banatua izan da posta-ontzietan, aipagai dira alor anitzetan iraganeko ekintzak, baita geroari buruzko proiektuak. Nahas-mahas aurki daitezke, azkeneko uholdeak, AHT trenbide berria Euskal-Herrian, hirigintza, Herriko Etxeko bizitza, laborantxa eta oihanak, haurtasuna, CCAS-en berri, herriko bizitzari dagozkion kirolak, kultura, ekonomia, ingurumena, lanak, jendeenkontaketa eta abar. Bakoitzak irakurri eta alor...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 03a
Igandean Landarbaso abesbatza elizan
Emozioaren inguruan eraikia du bere proiektua, nun interpretatuko dituen obra desberdin frango. Otsailaren 6an (18:30) eliza berotuan, obra tradizionalak, erromantikoak eta garaikideak emanen ditu, pianoan eta a-capella. Ikuskizun zoragarriaren zuzendaria Iñaki Tolaretxipi izanen da, Euskal-Herriko eta nazioarteko konpositoreek beren laguntza eskaini dute hunen prestatzen. Erran gabe doa, goi-mailako ikustaldia izanen dela, jadanik...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 27a
Kirol munduaren berri
Egun hauetan etxez-etxe ibili dira "Spuc Kirolak" batasuneko kide andanak, beren urteko aldizkaria eta egutegien banatzen. Aipatzekoa da liburuxka hunen egiteko zer lana daramaten, hemen zehazki7 sekzioek eramaiten dituzten aktibitateak plazaratuak dira, ongi ilustraturik. Omenduak izan dira joan diren bi kide, elkartearen zutabe izan direnak urtez-urte. Christian Bonnehon-ek 22 urte eman ditu elkartearen zerbitzari, bereziki esku-baloia kudeatuz....
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 20a
Azkeneko euriteak
Hilabete bat lehenago uholdeek kalte material asko sortu zituzten, oraingoan aldiz alarma gorrian izanikan, izialdurak hartuak ginen. Zorionez ibaia bere errekan doi-doietarik gelditu da, haatik joan den gertakaritik hain hurbil izaiteak, arrangura eta beldurra astintzen du. Klimaren gehiegi berotzea ote da hauen sortzaile eta geroak zer ekar lezake gure ingurumenari? Ororen buru eskapada ederra egin da, halere 400 bat familia argi-indarrik gabe egon...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 13a
MU.e antzerkia Larrekon
Abenduaren 10ean iragan beharra zena, neurri sanitarioengatik gibelatua izan da, urtarrilaren 18ra, astearte arratsean (20:30). Beraz Le Petit Théâtre de Pain konpainiak ikuskizun galderazkoa eskainiko du, bereziki gure gazteriarendako. Beldurrak eta ametsak lotzen ditu ikuskizunak, sortuz gure munduarekiko mesfidantza bainan ere aldaketa nahia. Fikzioa eta errealitatearen mugak ongi hertsiak baitira. Euskal...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016