Herriz Herri | 2022ko Irailaren 01a
Karabanen inbasioa
Aurten pentsatua zen bidaiari berezi hauen presentzia ez ikustea, hortarako Utsaleko zubiko gune preziatu sarrera debekatua da portika baten bitartez. Hunek aparkalekuraino auto apalak baizik ez ditu pasatzera uzten. Hala eta guziz, abuztuaren 7an, igandearekin, Netto saltegi sahetsean den pasaia pribatua bortxaturik, ilegalki kirol entrenamendu zelaira 50 bat karabana sartu dira. Jende hauen ausartzea ongi ezaguna da, ekimen hunek laborari batzuen...
Herriz Herri | 2022ko Agorrilaren 04a
Idortea ate joka
Udan sartuz geroz, euri erauntsirik batere ez, aldaketa klimatikoa dela eta, lurra egarri gorrian dago, aipatu gabe jasan ezinezko beroak. Zer pasatzen ote da, egunak jin egunak joan, beti errepika bera noizko euria, alta hodeiek beren agerraldiak egiten dituzte bainan debaldetan, anartean zonbait iturri agorturik daude, ur erreka edo arroila batzu lehortuak. Zaldubin dugun ur-salto handia xukatua da, beharrik orainokoan sahatseko ur-jauzi ttipitik ura...
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 28a
MegaSwing kontzertua Larrekon
Jazz edo Swing musikazaleri gozatzeko parada ezin hobea eskainia zaie, larunbatean uztailaren 30ean (21:00). Goi mailako orkestrak eginen du bere agerraldia, azken 33 urte hauetan bere aztarnak Pariseko aldean hedatuak ditu, halere eskapada ttipi batez Euskal-Herriko bidea hartuko du. Talde buru Stephane Roger bateria-joleak, musika alai huni sekulako distira eta indarra emaiten dio. Senpereko herriarendako ohore handia da, holako aukera...
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 21a
Kontzertua elizan ostiralean
Elgarrekin abesbatza Hazparnetik heldu zauku, duela bi hamarkada abiatu gizonezko koru hunek, ateraldi bakotxean arrakasta biltzen ari du. Errepertorio aberats eta askotarikoa proposatzen du, euskal konposatzaile, musikari eta poeten ildotik, baita ere gaztelaniaz, italieraz, alemanez eta latinezko obrak emanez. 30 kidez goiti dira kantari talde pottolo hori osatzen dutenak, dudarik gabe elizaren barnea aproposa izanen da, hoberena eman...
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 14a
Amotzeko bestak
Senpereko auzo hunek bere bestak ospatuko ditu uztailaren 14 eta 17 artean, Santa Madalena ohoratuz. Larri-larria: uztailaren 13an gaueko ball-trap, 14an Amotz Raid lasterkaldia, ostiral 15ean arratsean trinketean esku-huskako finalerdiak, zintzur bustitze eta Holako Deluxe taldearekin zikiro animatua, gaitzeko menuarekin: tripotx biperrada, bildoskia ilarrekin, gasna eta deserta, arnoa kafea eta ondokoa, 22€tan. Larunbat 16an, goizean petanka, gero...
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 07a
Lion's Club elkartearen oparia
Herrian iragan den Hamabostaldi kulturalean, Herriko-Etxea eta zonbait elkarteren partaidetzarekin, galdegina zen azkeneko haueri ekitaldi batzu antola dezaten, bakotxak bere usaiako aktibitateen arabera. Lion's Club elkarteak, Senperen duen adarrarekin, ekimen polita asmatu du bere parte hartzeari buruz. Hara nola herriko 7 ostalarirekin, ekimen ederra plantan ezarri duten "Sukaldarien Eltzekaria", hauetan ziren: Le Fronton, Pyrénées...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016