Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 06a
Kultur topaketen garaia (segida)
Duela aste bat hasi diren ekitaldiek aitzina segitzen dute, modu azkarrean eta urririk.
Apirilaren 8an, larunbatean - Sukaldarien eltzekaria, jaz bezala proposatua zauku, Herriko CCAS egitura sozialaren alde (8:00-12:00), Merkatu plazan. Lion's Club eta Arranoen Begia elkarteek antolatzen dute, zopa horien salmenta, herriko ostatu askoren parte hartzearekin. Hala nola Auberge Basque, Aroberri, Anaiak, Santiago, Kinka, Pyrenées...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 30a
Kultur topaketen garaia
Apirilaren 1etik 16ra arte iraunen du, 2022an sortua izan den ekimena, kulturaren inguruan senpertarrak bil daitezen. Sekulako ekitaldiak eskainiak dira, antzerkiak, erakusketak, tailerrak, kontzertuak... eta beste.
Apirilaren 1ean eta 2an (10:00-18:00), Larreko kultur gunean, Arbaso elkarteak antolaturik, eskulangileen arte erakusketa, hogei bat artisauek parte hartuko dute eta gustu guzietakoak izanen dira, bakoitzak ikusleei...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a
Bleu Nuit antzerkia Larrekon
Nina eta Clairek elkar maite dute. Nina afroamerikarra, blueswoman, aktibista, esklabotasunaren aurka dabilena. Claire aldiz Iparraldeko euskalduna, ethno musikologoa, bere bidaian Estatu-Batuetako hegoaldean topo egiten du Ninarekin. Amodio horren gibelean, injustizia, arrazakeria, beltzen kontrako hilketak, egoera mingarria nabaritua da, kantuaren bidez. Larunbatean, martxoaren 25ean (20:30), antzerkia frantsesez, prezioa 16€, erreserba...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 16a
Olerkarien Udaberria (segida)
Joan den asteko programazioak segida hartzen du ostiral huntan, martxoaren 17an (18:30), Aro-Berri ostatuan. Bertsularien Lagunak elkarteak antolatzen du"Bertsu poteoa", hunek iragartzen du giro lasai batean harreman aberatsak publikoarekin sortuko direla, baztertu gabe jalgiko diren bertsu koloretsuak. Martxoaren 18an, larunbatean (19:00), "Tapas Arratsa" Larreko kulturgunean, hemen aldiz Arbaso elkartearen ekimenez eskainia da;...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 09a
Olerkarien udaberria
Senpereko herriak olerkigintza ospatzen du "Olerkarien udaberria" gertaldi nazionalean parte hartuz. Larreko kulturgunean eta Mediatekan gertakari anitz proposatuak izanen dira. Artearen amodioa, hitzen maitasuna eta libertatea partekatzeko gisan. Programa aberatsa abian da.
Martxoaren 14an asteartearekin Mediatekan, lehen partean (17:30-19:00) testu irakurketak ttikiendako, krakada eskainia da. Ondotik (19:00-20:30) helduek segida hartuko...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 02a
Jaun mera berria
Bernard Elhorgaren zerrendak "Agir pour St Pée" herriko hauteskundeak irabazi ditu 1.333 bozekin, Christophe Jaureguyren"Hats Berri" listak 1.233 boz, Dominique Idiart-en "Elgarrekin Senpererentzat" zerrendak 886 boz. Ororen buru, irabaztunek 21 hautetsi ukanen dituzte, Hats Berrik 5 hautetsi eta Elgarrekin Senpererentzat 3 hautetsi. Ostiral arratsean iragarria da herriko kontseilua, postuen banaketa aurkeztua izanen da....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016