Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 29a
Herriko Bestak
Urtero, Jondoni Petriren omenez, herriak antolatzen ditu uda sarreran bere besta xarmantak. Beti bezala, gazteen komiteak bere indar guziak ezartzen ditu, denen gostuko programaren antolatzen. Ostiralean, ekainaren 30ean (12:00) adinekoen bazkaria Aroberri ostatuan, (14:00) eskolen lasterketak kirol-zelaian, (20:00) zintzur-bustitzea pilota plazan, (21:30) zikiroa pilota plazan Baga-Bigak animatua, etxeratzea taxiz urririk. Uztailaren 1ean, larunbata,...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 22a
Baratze partekatua
"Baratze bat nahi deizüt egin" horra zer asmatu zuen Pier-Pol Berzaitz poeta-kantari xiberotarrak, gure herrian partekatu moduan pentsatua izan da. Karrikatik Utsaleko zubiaren izkinean, Ttale zenak utzi lur pezan, herriko langileek hiru zati prestatuak zituzten, baratzearen muntatzeko. Ekainaren 6an, herriko arduradun, langile baita bolondres batzuk beren eskuz landaketa lanetan arizan dira. Zernahi baratze-landare mota aurki daitezke, tomate,...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 14a
Europa Ekialdeko musika
Larreko salan, ekainaren 16an (20:00), arituko da Goxoan talde musikala, hunek bururatuko du Iparraldeko Orkestraren denboraldi oparoa. Bere programan, Klezmer-en musika klasiko handiak, baita Europa ekialde eta erdialdeko musika herrikoiak. Lurralde horietan ohituak dira ezkontza edo ehorzketen ospatzea araberako musika erabiliz, nola uztartzen diren penak eta pozak. Antolatzailea Iparraldeko Orkestra, aitzin erreserba eginez Interneten...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 14a
Europa Ekialdeko musika
Larreko salan, ekainaren 16an (20:00), arituko da Goxoan talde musikala, hunek bururatuko du Iparraldeko Orkestraren denboraldi oparoa. Bere programan, Klezmer-en musika klasiko handiak, baita Europa ekialde eta erdialdeko musika herrikoiak. Lurralde horietan ohituak dira ezkontza edo ehorzketen ospatzea araberako musika erabiliz, nola uztartzen diren penak eta pozak. Antolatzailea Iparraldeko Orkestra, aitzin erreserba eginez Interneten...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 08a
Cala Valdes-en Balleta
Ekainaren 10ean (20:30), larunbatarekin, Jennifer Cala Valdes-ek antolaturik, dantza-balleta eskainia da Larreko kultur antzokian. Psike gaztearen grazia emazte guziena baino handiagoa zen, horrek sortu du Venus edertasunaren jainkosaren jelosia. Hunek bere semea Cupidon, maitasunaren jainkoa, igortzen du Psikeren mendekatzera. Ala eta guziz, Psikeren xarmak liluraturik bere destinoa aldatuko du. Ikusgarri eder baten mentura, gozatzeko parada...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 01a
Euskaldunen oroitarria
Horra zer altxor polita utzi duen Anai-Artea elkarteak, mende erdi bat lan eginik isiltasunean Espainiako errepresioari ihes egiten zuteneri laguntza emanez. Elkartearen bururatzean, nahi izan dute lekukotasun bat utzi, Euskal-Herriko historiaren kondatzeko tresna bat gauzatuz memorial horretan, QR kodigoaren bitartez baita Interneten anaiartea-oroitlekua.eus erabiliz. Ekitaldi jendetsua, eguzkipean iragan da, giro gozo batean....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016