Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 28a

Idazleen topaketa mediatekan - "Ihesi" antzerkia Larrekon - Azkeneko herri kontseilua - Telethonaren aldeko ekitaldiak aste hondarrean - Tokiko segurtasun kontseilua

Idazleen topaketa mediatekan

Lehen aldia da holako euskarazko ekitaldia antolatua dela gure mediatekan, abenduaren 3an (20:00). Maddi Ane Txoperenak bere bi liburuen aurkezpena egin ondoan, solasaldi interesgarria sortu behar litaike. Euskararen urtaroa kari antolatua da, mediatekako animatzaileek espero dute parte hartze ederra.

"Ihesi" antzerkia Larrekon

Iduzki Lore konpainiaren eskutik, euskarazko antzerkia ikusteko parada...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 21a

Arrainak antzerkia - Euskaldunen deportazioaren mintzaldian aldaketa - Argazki tailerraren erakusketa - "Ihesi" antzerkia Larrekon - Egur lotak salgai - San Mattin eguna ongi ospatua - Pastizak salgai - Ongizate trukada solidarioaren eguna - Pilota

Arrainak antzerkia

Azaroaren 27an (14:30), Larreko kulturgunean antzerki ikusgarri hori antolatzen du Euskal Elkargoak. Ekaitz batek itsasora bota ondoan, Martik urpean bidaia miresgarria hasten du, nun emeki emeki arrainen hizkuntza ikasten eta erabiltzen duen. Haur eta helduen gozatzeko bidaiara gomit gira, erreserba eginez www.kultura-paysbasque.fr gunean edo sarreran...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 14a

Euskaldunen deportazioa "Terreur" garaian -"Artzain soil" filmaren proiekzioa - Musika klasikoa larunbatean - Urriko sortze eta heriotzeak - Abenduko kontzertua

Euskaldunen deportazioa "Terreur" garaian

Hitzaldia antolatua da azaroaren 21ean (19:00) Inharrian, aipagai delarik euskaldunen deportazioa Iraultzak sortu zuen "izuaren" pean edo euskaldunen "populizida". Lapurdin eta Nafarroa Beherean, 1794ko otsail tragiko hartarik, idatzi guti gelditzen dira euskaldunen deportazioari buruz. Suteetan edo nahita ezabatu artxibo guti gelditzen dira, salbu familietan kontserbatutako memorioak eta XIX. mendean, hilerrietako inskripzio...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 07a

Inharrian, San Mattin Eguna - San Martineko zeremonia - Kitch ou Double antzerkia larunbatean - Bortizkeria numerikoak - Lizeoko ikasleen argazki erakusketa - Klaseko bazkaria - Filma - Irakurketa

Inharrian, San Mattin Eguna

Urtero, azaroaren 11n Arbaso elkarteak antolatzen duen ekitaldiak, bere lekua Ibarrungo Inharrian ongi hartua du. Besta eguna nahi luke, 25 artisauek beren artelanak aurkezten dituzte baita zonbait ekoizle eta animazio ugarik beteko dituzte xoko guziak. (11:00), J.Baptiste Borthaire edo hobeki erranda "Baba" ezagunak, bera ere itsua izanik, aipatuko du nola abiatu zen Cecifoot elkartea, hunen buru izan baita. Geroztik Olinpiar Jokoetan...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 31a

Bilkura publikoak auzoetan - Omiasainduko besta - Amok antzerkia - Senpereko kolegioetako ikasle guzientzat - Eguberriko merkatua - Errugbia

Bilkura publikoak auzoetan

Lau topaleku berezitan iraganen dira bilkurak kartierka, puntu bat egina izan dadin, orainoko ekintzak aipagai baita zer ikuspegi azaltzen diren geroari buruz. Jaun mera hor izanen da herritarrekin partekatzeko gisan. Azaroaren 4an (19:30) Denen Etxean karrikan, azaroaren 5ean (19:30) Mendionde trinketean Amotzen, azaroaren 6an (19:30) Olaizolaren etxean Aintziran eta azaroaren 7an (19:30) Inharria baserrian Ibarrunen....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 24a

Ipuinen besta - Bisita gidatua - Argazki erakusketa abian - Dolores Redondoren agerraldia - Liburua familian - Klaseko egun pasa Amotzen - Antzerkia

Ipuinen besta

Festi-Contes kari, urriaren 29an astearte goizean (10:30-11:15), Kiribil konpainiak plazaratuko du "Maiteder" euskarazko kondaira bikaina Larreko salan. Oporrak balia, 5 urtez goitiko haurrak gomit dira beren burasoekin, bidaia misteriotsu baten deskubritzera, poesia, irri eta emozioz beterikoa. Huts ezina.

Bisita gidatua

Senpereko turismo bulegoak antolatzen du ibilbide interesgarria, urriaren 31n (11:00). Gure...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016