Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 17a
Nun habila Perkain?
Senpereko Kultur eta Ondare batzordeak antolaturik, "Nun Habila Perkain?" bideo dokumentala ikusten ahalko da Larreko salan, apirilaren 23an (19:00). Mikel Erramouspe errealizatzailea entseatzen da Perkain pilotari mitikoa hobeki ezagutzen. Frantses iraultzako denbora nahasi hortan bilatuz zer pasatu den xuxen Urepele, Aldude eta Banka herrietan. Mendiz mendi ibiliko da bainan inkestak eramanen du ere Auritz Berri, Itsasu eta Tolosa alderat....
Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 10a
Iparraldeko Orkestra larunbatean
Apirilaren 12an (20:00), kontzertu sinfoniko horretarako Euskal Herriko Orkestrak Chloe Meyzie zuzendariaren gidaritzapean, Benjamin Attahirren konposizio garaikide ausarta aurkezten du. Ondotik, Arielle Beck pianistak Mozarten unibertsoa bisitatuko du, azkenik Iparraldeko Orkestrak Saint-Saens-en Sinfonia Nagusia emanen du. Oren batez musika klasikoaz gozatzeko parada ezin hobea, Larreko salan. Erreserba Ipar Euskal Herriko turismo...
Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 03a
Mendiko autoen lehiaketa
Aste hondarrean, motor burrunbak nagusi, Rallye du Labourd famatuak bere 47. edizioa beteko du. Autozale anitzen hitzordua delakoan, izanen da mugimendu han eta hemen. Ostiral arratsaldean Gazteluko aparkalekuan egiaztatze teknikoak izanen dira (16:00). Larunbatean, abiatze eta laguntza gunea Ainhoako harrobian, Ziburuko, Grachienko eta Uzkaingo probak. Igandean, abiatze eta laguntza gunea Intermarche-ko aparkalekuan, Xipa eta Senpereko...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 27a
Kantaldia elizan larunbatean
Martxoaren 29an (19:00), herriko pilota elkarteak, Artxeroak abesbatzaren laguntzarekin antolatzen du kantaldia Syndrome Pacs1 edo Schuurs-Hoeijmakers elkartearen alde. Gomita deneri zabaldua da, eliza barnean entzuteko gisan, "Artxeroak" talde ongi ezaguna eta hauekin kantari gazte taldea "Senpertar Hartzak'antuz". Belaunaldiz belaunaldi, kantari berriak heldu dira argira, zinez pozgarria. Prezioa: helduentzat 10€, 12-18 urte 5€,...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 20a
Abiadura bizia Senpereko Trail-arendako
13. edizioa iragan da eguraldi gozoarekin, haize ufadek ez dute trabarik sortu, gainera zangopeko lur idorrak lagundu ditu korrikalariak beren emaitzetan. Lasterkarietan,orotara 2.400 eskasek parte hartu dute lehiaketetan, sekulako giroan denak irriz ikustea zinez bihotz altxagarri zen. Bi oharpen nagusi aurtengo ekitaldian, lehenik martxoaren 8a izanik, "Izan" elkarteak antolatua zuen "Neska Eguna trail" nun 320 emaztek parte...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 13a
Kantu bazkaria Inharrian
Zaldubi Ikastolak urtero antolatzen duen bazkari kantatua iraganen da martxoaren 22an (12:00) Inharria baserrian. Ekitaldiak biltzen ditu Iparraldeko 3 herrialdeak, hortarako deitzen da "Hiruka'ntuz", aurten Integrazio Batzordea egituraren alde egina da. Bazkari bikaina, erreserbatzea beharrezkoa da martxoaren 15erako, SMSbidez: 06-09-80-90-39.
Jondoni Jakobe nola eta zertako?
Martxoaren 20an (19:00),...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016