Herriz Herri | 2025eko Irailaren 25a
Ibarrungo bestak
Ibarrun behereko igelak eta Ibarrun gaineko ahuntzak uztartuko dira beren patroia San Mikel ospatzeko irailaren 26tik 29ra, betiko programa bikainarekin. Larri-larri, ostiral 26an, 7,5km-ko lasterkaldia (18:30), mus txapelketa, edari eta taloak lagun (19:00). Larunbat 17an, goiz guzian pala txapelketako finalak (10:00-13:00), txerri ttikiaren jastaketa, Kiki Bordatxok animaturik (14:00), Oihukanta (18:00), Los Piquillos txaranga (20:00), Sukena (22:30)...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 18a
Argazki erakusketa Larrekon
Buruilaren 20tik urriaren 3ra, argazki lehiaketako erakusketa abian da Larreko kulturgunean, deneri idekia baita urririk. Arranoen Begia elkarte antolatzaileakbegi onez ikusten du bere kideen kopurua goiti doala, dudarik gabe obra politen ikusteko ahala ukanen dugula. Aurtengo lema "sale temps", gaurko egunerako itxura txarra ba ote da ala sorpresa onak deskubrituko ditugu? Egunero, bisita librea goizetan (9:00-12:00) eta arratsaldez...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 11a
Kcantarenkontzertua Inharrian
Irailaren 18an (19:30), Ibarrungo baserriak errezebituko du lehenbiziko kontzertua eskualdetako hizkuntzeri bideratua. Ohartzekoa baita hedabide eta instituzio nazionalek toki guti uzten dutela hizkuntza gutituei musika arloan. Ekimen horren bultzatzailea Anne Etchegoyen euskaldun artista da, Francis Cabrel kantari ospetsuaren parte hartzearekin.FR 3 telebistak grabatuko duen proiektu musikalak bilduko ditu herrialde anitzetako artistak,...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 04a
Elkarteen Eguna larunbatean
Buruilaren 6an goizarekin (9:00-12:00) iraganen da Elkarteen Foroa, Larreko kulturgunean. Ohiko ekitaldi honen bururatzean, kirolari merezidun batzu sariztatuak izanen dira (12:30). Herrian ditugun elkarte andana eta desberdinen deskubritzeko parada eskainia zauku, alor anitzetan: animazio, kultura, sozial munduan, kirola, aisialdietan eta bertze. Sartzeari buruz, parada ezin hobea haurren baita helduendako onuragarri diren aktibitateetan...
Herriz Herri | 2025eko Agorrilaren 07a
Hatsa elkartea Larraldean
Abuztuaren 14an,"Hats Arte" ekitaldiak, Larraldeko barnea egitarau poetiko batez beteko du, olerkizaleen atseginetan. Eric Dicharryk aurkeztuko du olerki tailerra (17:00) "Deus" gaia hartuz, (19:00) Jon Galdos bikotea Txalapartan, ondotik "Performance Gaur" Eric Dicharryrekin Gorka Sistiaga artistaren omenaldia eta hunen aurkezpena. "Deus Kontzertua" Eric Dicharry/Frederic Desmesures baita La Fidèle Studios-ren laguntzarekin (19:30). Ekimena...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 31a
Serres-eko bestak asteburuan
Jakobeak ospatu nahian, urtez urte garrantzia hartzen ari dira, Azkaine eta Senperek partekatzen duten auzo huntako bestak. Alabainan gaitzeko egitaraua plantan ezarria dute. Ostiralean, abuztuaren 1ean, mus txapelketa (19:00), 100€-ko sariarekin, tokian bertan izen emaitea, parte hartzerako prezioa 10€, edari eta taloak ongi gozatzeko. Larunbatean, abuztuaren 2an, egun osoko programa, (9:00) meza, (10:00) pilotako final ttipia, (11:30)...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016