Herriz Herri - Bardoze (L) | 2026ko Azaroaren 12a
Filma eta Txokolate salmenta
Filma
Emazteen kontrako indarkeriaren inguruan sentsibilizatzeko eta horiei stop errateko, "Erran eta bizi" elkarteak eta Bardozeko Herriko Etxeak "Aux jours qui viennent" filmaren proiekzioa antolatuko dute herriko zineman, igandean, azaroaren 29an (17:00). Film honek Lauraren istorioa kontatzen du, Niza herrian berreraikitzen saiatzen den hogeita hamar urteko emazte batena, bere ohia Joachimekin harreman kalapitatsu eta menpekoa izan ondoren, bere alaba Lou hazten duen bitartean.
Oroitzeko, "Erran eta bizi" Aiziritzeko elkartea da, eta prebentzioa egitea eta helduen eta haurren artean indarkeria mota guzien aurka borrokatzea da bere helburua, izan fisikoak, psikologikoak, hitzezkoak, sexualak, ekonomikoak edo administratiboak.
Bestalde, telefono-zenbaki anonimo eta urririk bada Frantzian, 3919, indarkeriaren biktima diren emakumeentzat, laguntza ukateko.
Txokolate salmenta
Xarnegu ikastolak Eguberriko txokolate artisauen salmenta solidarioa antolatzen du haien eskolako proiektuak eta haurren aktibitateak diruztatzeko. Bastidako txokolategiko tabletak, liranja melatua kutxak, eguberriko pinuletak, txokolatezko soldaduak, gizontxoak, bizar xuriak, eta beste proposatzen dizkigute. Manatzeko, dei ezazu 06-07-91-62-47 zenbakira.




