Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 16a

Biztanle kontaketa - Mintza Bardozen - Ibarre auzoko zikiroa - Bardozen Kantuz - Kontzertua elizan

Biztanle kontaketa

2010eko uztail-agorrilean edo irailean sortu haurrek Herriko Etxera joan behar dute irailaren 30a aitzin, nortasun agiria eta familiako liburuxkarekin, biztanle kontaketarendako. Desmartxa hori baitezpadakoa da baxoa bezalako azterketak eta konkurtsoak pasatzeko, edota bozkatzeko.

Mintza Bardozen

AEKko gau eskolaren zerratzearen ondotik, irakasle faltagatik, Herriko Etxeak mintzapraktikak antolatuko ditu astean...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 09a

Jatetxearen idekitzea - Zirkoa - Obrak bidean

Jatetxearen idekitzea

Chez Juju jatetxe berria publikoari zabalik da pasa den ostiraletik, aitzineko Chez Bixenteren ordez. Idekitzearen karietara, bardoztarrak hurbildu ziren jabeek eskaini zuten adiskidantzazko basoa partekatzeko. Eguzkiaz ongi lagundurik, jende anitzek deskubritu zuen bizileku berri hori asteburu hontan. Espero dugu dinamika hori segituko dela, bizia emateko gure plazari!

Zikiroa

Lambert auzoko biztanleak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 02a

Jatetxe berria - Herriko besten prestakuntza - Pilotako emaitzak

Jatetxe berria

Aspalditik zerratua zen “Chez Bixente” jatetxeak bere ateak berriz idekiko ditu “Chez Juju” izenarekin uztailaren 4an (7:00). Bezperan, jabe berriak gonbidatzen gaitu adiskidantzazko basoa partekatzera (17:00-21:00). Espero dugu bizileku berri horrek arrakasta ukanen duela eta gure plaza dinamizatuko. Ongi etorri jabe berriari!

Herriko besten prestakuntza

Besta komitea laster pasatuko da etxez etxe aurtengo...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 25a

Musikaren besta - Filma - Aurtengo Bethi Aintzinaren bidaia - Haurren bisita erakusketan

Musikaren besta

Bardoztarrek eguzkipean ospatu zuten musikaren besta pasa den larunbatean herriko frontoian. Bidaxuneko suhiltzaileek antolatu zuten egun hori, eta elkarte anitz gonbidatu zituzten, ikusgarriak edo iniziazioak egiteko, hala nola Lous Hardits (Akamarreko klika), Lous Cantayres de Came (Akamarreko kantariak), Bidaxuneko Country dantza taldea, eta ekialdeko dantza taldea, Gixuneko“les clefs du chant” abeslariak, eta Bardozeko Lagunekin dantza taldea....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 18a

Herriaren webgune berria - Obrak bidean - Ebasketa Odile jatetxearen terrazan - Elkar sorkuntza tailerra

Herriaren webgune berria

Herriko Etxeak berriki freskatu du herriaren webgunea. Herriarekin lotutako informazio inportante guziak aurki daitezke hiru hizkuntzetan (euskaraz, gaskoiez eta frantsesez).

Obrak bidean

Zirkulazioa aldizkakoa da 20 egunez Bidaxuneko bidean, Dolheguy aitzinean, bide konkorra ezartzeko. Gainera, herriko beste bideetan, arroilak garbitzen hasi dira beraz kasu egin behar da autoz.

Ebasketa...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 11a

Elkar sorkuntza tailerra

Artpiculture elkarteak buraso eta haurren (6 urtetik goiti) elkar sorkuntza tailerra antolatzen du Salha jauregian arte erakusketaren kari, ekainaren 24an, asteazkenarekin (15:00-17:00). Programan: naturarekin lotzeko, goxoan ibiltzeko eta haizea eta loreak usaintzeko kanpoan denbora bat, eta gero Louisa Raddatzen lanetan inspiratuz, erleen omenez sortzeko momentua barnean. Leku mugatuak. Xehetasunak ukaiteko edo izena emateko: aude.b@artpiculture.org edo...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016