Han eta Hemen | 2026ko Azaroaren 19a

Hazkurri Bankuak 110 tona elikagai bildu ditu

Irati Esparza Guimon

900 boluntario baino gehiago mobilizatu dira Hazkurri Bankuaren bilketan, behartsuenak laguntzeko (Ipar Euskal Herriko Hazkurri Bankua).
900%20boluntario%20baino%20gehiago%20mobilizatu%20dira%20Hazkurri%20Bankuaren%20bilketan_%20behartsuenak%20laguntzeko%20(Ipar%20Euskal%20Herriko%20Hazkurri%20Bankua).

Azaroaren 6, 7 eta 8an egin bilketaren lehen bilan baikorra eman du Ipar Euskal Herriko Hazkurri Bankuak. Azaroaren 9ko prentsa agirian jakinarazi duenez, lehen estimazioen arabera 110 tona elikagai bildu dira. Behin betiko zenbakien beha, emaitza iazkoaren heinean egonkortzeko joera ageri da. Bildutakoari esker, 250.000 otorduren baliokidea banatu ahal izanen dute, 42 elkarte eta herrietako gizarte ekintzarako zentro (CCAS) partaideen bidez.

Elkarteak Ipar Euskal Herriko eta Seignanxeko biztanleen elkartasuna azpimarratu du. Krisi ekonomikoa are larriagoa izan arren, herritarrek behartsuenen aldeko deiari erantzun diotela dio. Bilketa horrek urte osoko laguntza elikatzeko balio du, eguneroko beharrei erantzuten dieten tokiko egituren bitartez.

900 boluntario baino gehiago

Aurten ere, txaleko laranja soinean, 900 boluntario baino gehiago mobilizatu dira. Hazkurri Bankuak haien engaiamendua eskertu du, halako operaziorik ez bailitzateke posible izanen haiek gabe. Saltokietan emaitzak biltzetik produktuak garraiatu eta biltegiratzeraino, antolaketa lan handia eskatzen du hitzorduak. Tokiko sareak 90 bilketa gune baino gehiago ditu. Prestaketa lanak zenbait aste lehenago hasten dira.

Kirol munduak ere bat egin du ekimenarekin. Côte Basque Handball eta Anglet Côte Basque Basket taldeetako jokalariek babestu dute aurtengo bilketa. Abiatzea azaroaren 6an egin dute, Baiona iparraldeko Leclerc saltokian, eskubaloi eta saskibaloi jokalarien parte hartzearekin. Elkarteak prentsa idatziari eta ikus-entzunezko hedabideei ere eskerrak eman dizkie, hazkurri eskasiaren aurkako mobilizazioa ezagutarazteagatik.

Egutegi berria, elkartasun bera

Ohituraz azaro hondarrean antolatua, bilketa hilabetearen lehen asteburura aitzinatu dute aurten. Frantzia mailako Hazkurri Bankuen sareak hautu hori egin du, Black Friday eta Eguberrietako erosketen garaiko deialdi ugarietatik bereizteko. Elkartasun hitzorduari ikusgarritasun handiagoa eman nahi izan diote, elikadura prekaritatea erdigunean ezarriz.

Asteburuan parte hartu ezin izan dutenek laguntzeko aukera badute oraino. Emaitzak egiten ahal dira www.monpaniersolidaire.org webgunean, lagundu nahi den Hazkurri Bankua hautatuz. Hainbat behar zehatzi erantzuteko aukera eskaintzen du plataformak: higiene eta gosari kitak, haurrendako produktuak, ikasleendako paketeak edo familientzako janari saskiak. Bilketa bururatu bada ere, elkartasunak segitzen ahal du, bakoitzaren ahalen arabera.

Email Facebook Twitter LinkedIn

Han eta Hemen | 2026/11/19

Herria Estatu Batuetara igortzeko trabak

Irati Esparza Guimon

Herri astekariak harpidedun andana badu Estatu Batuetan (Irati Esparza Guimon)
Herri%20astekariak%20harpidedun%20andana%20badu%20Estatu%20Batuetan%20(Irati%20Esparza%20Guimon)

Herria astekaria Estatu Batuetako irakurleei helaraztea zaildu dute Posta bidezko prentsa igortzeei ezarri arau berriek. Urriaren 22ko Gure Hitza sailean azaldu bezala, Ipar Amerikako harpidedunek uztail hastapenetik ez zuten kazeta errezibitzen. Aldaketa nagusia 2025eko abuztuaren 29an hasi zen: ordura arte, 800 dolar baino balio apalagoko salgaiak, oro har, aduana-zergarik gabe sartzen ahal ziren AEBetan. Trumpen administrazioak salbuespen hori kendu zuen. Horren ondorioz, balio ttipiko objektuak igortzeko ere aduana-izapideak eta, aplikatzen diren kasuetan, zergak behar dira.

Postarekin harremanetan sartu ondotik, aldaketaren ondorioa agertu zen: lehen 1,20 euro inguru kostatzen zen igortzea 5 eurora pasatua zen, lau aldiz baino gehiagora, eta orain 15 eurora.

Zailtasuna ez da Herriarena bakarrik. Estatu Batuetako aduanek prentsa aleak salgai gisa tratatzearekin, kazetak igortzeko baldintzak aldatu dira. La Postek uztailaren 6an utzi zion herrialde hartarako...

Irakurri segida


3858. zbk

Gure Hitza | 2026/11/12

Irudiaren indarra

Menane Oxandabaratz

Momentu hauetan manifestazio anitz iragaiten ari dira, hedabideek luze eta zabal emaiten dute hauen berri. Manifestazio horietan zabalduak diren aldarrikapenak aipatuak baldin badira, bereziki telebistako kate batzuek informazioaren tratatzeko manera desbideratua dela iduritzen zait.

Irudiek eragina badute, berehalakoa da eta bakoitzaren baitan emozioa sortzen du, arrazoinamenduzko analisia saihestu dezake. Ikuslearen baitan ikusi duena gelditzen da. Telebistako irudiak prentsa idatziak baino azkarragoak dira, zuzeneko arrazoi hutsetik haratago, irudi bisualek ikusmolde politikoa moldatzen ahal lezakete.

Hedabide batzuk informazioa emaiterakoan neurrigabeko irudi baten bila dabiltza: saltegi erreak, bazterrak xehatuak, gazteria errebelatua… Hots karrikan direnak denak gaiztaginak. Eguneroko bizitzan zailtasunak direlarik, milaka jende manifestatzera etorriak direlarik, nork du abantaila holako irudien erakusteko? Holako informazioen emaiteko moldearen helburua ez ote...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016