Hegoaldean | 2026ko Azaroaren 19a

Greba Orokorraren arrakasta

Itziar Madina

Azaroaren 11ko mobilizazioa
Azaroaren%2011ko%20mobilizazioa

Hego Euskal Herrian, azaroaren 11ko greba orokorra arrakastatsua izan da, bai mobilizazioan parte hartu duten pertsonen eta eragileen aniztasun eta kopuru handiagatik, bai agenda politikoan eta sozialean lehen lerrora ekarri dituen eztabaida eta aldarrikapenengatik. Goizean Hego Euskal Herriko hiriburuetan egin ziren manifestazio jendetsuek greba orokorraren indarra erakutsi zuten, eta arratsaldean ere etxebizitzaren aldeko eta espekulazioaren aurkako aldarriek kaleak hartu zituzten. Hiriburuetako mobilizazioez gain, tokian tokiko protestek ere grebaren oihartzuna zabaldu zuten herriz herri. ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde, Hiru, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarea eta Etxebizitza Sindikatu Sozialista deitzaileen arabera, 240 eragile baino gehiagok egindute bat etxebizitza eskubidearen alde eta espekulazioaren aurka antolatu grebarekin. Sindikatuen arabera, 200.000 pertsona inguru atera ziren goizeko manifestazioetan: 70.000 Bilbon, 55.000 Donostian, 35.000 Gasteizen, 25.000 Iruñean, 8.000 Eibarren eta 2.000 Tuteran.


Email Facebook Twitter LinkedIn

Hegoaldean | 2026/11/19

Etxegabetzeen kontrako dekretua

Itziar Madina

Greba Orokorraren biharamunean Espainiako Kongresuak onetsi zuen etxegabetzeen kontrako dekretua, eta gibelera bota alokairuak automatikoki berritzeko legea. Alokairu kontratuak automatikoki luzatzeko dekretuaren aurka bozkatu zuten EAJk, PPk, JxC eta Vox alderdiek. Isabel Rodriguez Etxebizitza ministroak adierazi zuen, dekretuak alokatzaileak eta jabe txikiak babestu nahi dituela. “Etxebizitza ez da merkantzia, ezta finantza aktibo bat ere; oinarrizko eskubidea da”. Ziurtatu ere zuen etxebizitza publikoak babestuko dituztela etorkizunean inbertsio funtsen esku gera ez daitezen.


...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/11/19

Gaindegiaren azterketa ekonomikoa

Itziar Madina

Gaindegiak adierazle sozioekonomikoen aurtengo ondorio nagusiak aurkeztu ditu, Euskal Herri osoko datuak kondutan harturik. Europarekin konparatuz, Euskal Herriak errenta handia du, baina “adi” erreparatu behar dio jendarte desberdintasunari. Gaindegiaren txostenaren arabera, Euskal Herriak badu zer hobetu produktibitatean eta enpresen sorkuntzan. “Dena ez da aberastasuna. Hori bezain garrantzitsua da gizarte kohesioa, edo aberastasun hori nola banatzen den”, uste du Batzorde Zientifikoko koordinatzaile Anjeles Iztuetak. Pobrezia eta bazterkeria arrisku tasari dagokionez, Hego Euskal Herrian %15ekoa da — ez dago Ipar Euskal Herriko daturik —; hau Europako onenen artean hirugarrena delarik Errentaren banaketari dagokionez, ikerketan erabilitako indizean Euskal Herria 25 eta 30 punturen artekoen multzoan dago, hots, “desberdintasun moderatua” duten herrialdeen artean. Iztuetak nabarmendu zuen komeni dela “adi” egotea adierazle horri, desberdintasuna handitu baita...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/11/19

Gipuzkoako basozainak kexu

Itziar Madina

“Egoera jasanezina dugu. Urteak daramatzagu etorriko denaz ohartarazten, baina Foru Aldundiak ez du garaiz eta behar bezala erantzun”. Hitz horiekin adierazi du bere haserrea Gipuzkoako Basozainen Elkarte Profesionalak. Izan ere, adierazi dute azken 24 urteetako egoera larri eta kezkagarrienean daudela. Salatu dute geroz eta langile gutxiago direla, zaintza lanetan gabeziak daudela, eta lurraldearen eta natura ondarearen babesa “arrisku bizian” daudela. Oihanzainek bi Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritzako eta Lurralde Orekako zuzendaritzari eta Lurralde Oreka Berdeko diputazioari egotzi diete egungo egoeraren erantzukizuna. Gipuzkoako oihanzainek uste dute egungo egoera kudeaketa oker baten ondorioa dela. Hori dela eta, neurriak berehala hartzeko eskatu dute.


...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/11/19

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako bidean

Itziar Madina

Txalo zaparrada batek Julio Soto agurtu zuen joan den larunbateko Miarritzeko finalaurrekoan, irabazle gertatu zela jakinik. Haren ondoan, Sustrai Colina, Maddi Ane Txoperena, Oier Etxebarria, Maddalen Arzallus eta Andoni Rekondo izan ziren. Oraino hiru finalaurreko gelditzen dira Donostian, Gasteizen eta Bilbon egitekoak. Horietan, Iruñeko abenduaren 20ko finalerako hemezortzi bertsolari hauek sailkatuak dira: Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal, Julio Soto, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Miren Artetxe, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Aner Peritz, Joanes Illarregi, Ane Labaka, Oihana Iguaran, Nerea Elustondo, Aitor Bizkarra, Saioa Alkaiza, Agin Laburu, Maddi Ane Txoperena eta Xabat Illarregi. Finalean zazpi bertsolari izanen dira Maialen Lujanbio txapeldunaren ondoan lehiatzeko prest. Jakin behar da egun handi horretarako sartzerik ez dela gelditzen joan den urri bukaeratik.


...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/11/19

Ezezagunek zer irakurtzen ote?

Itziar Madina

Ezezagunak trenean... irakurtzen deitzen da Miren Billelabeitia idazlearen azken lana. Honek garraio publikoetan ibiltzen diren jendeen lekukotasunak bildu ditu urtebetez eta hortik sortu da irakurketari buruzko haren hirugarren eleberria. Billelabeitia urte luzez irakaskuntzan ari izana da eta literaturaren munduan ibilbide luzea du. Batez ere irakurketari buruzko lanak idatzi ditu, eta Ezezagunak trenean... irakurtzen ere hortaz ari da. Haatik, aldi honetan idazlea irakurleei ere interesatu da. Jakin-minak bultzaturik hasi zen liburua idazten. Hastapenean ez zuen liburu bat idazteko xederik, baizik eta jendeak zer irakurtzen ote zuen garraioen espazio publikoan. Liburuak eguneroko baten forma du; oharrak bat bestearen gibeletik heldu dira, bakoitza bere datarekin eta orduarekin. Miren Billelabeitiak aitortu duenez, ez du sekulan hainbeste bidaiatu trenean, metroan eta autobusean, eta sekulan baino gehiago irakurri omen du ere orduan.


...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/11/19

“Gure gailurretako historia marrazten” erakusketa

Itziar Madina

Edurne Pasaban, Andrés Espinosa, Iñurrategi anaiak eta beste euskal mendizale ezagunen inguruko komiki-erakusketa estreinatu berri da Donostian, Ernest Luch kultur etxean. Honek abenduaren 12ra arte iraunen du. Euskal mendizaletasunaren historiari buruzko lau komiki dira erakusketaren oinarria: Everest, herri oso bat gailurrean; Iñurrategi anaiak, mendiari bihotz emanak; Andres Espinosa, bakarrik eta libre, eta Edurne Pasaban Sua argitaletxeak eta Mendi Film jaialdiak argitara emanak aspaldian. Marrazkiak eta gidoia Cesar Llagunok eta Ramon Olasagastik eginak dira.


...

Irakurri segida


3858. zbk

Gure Hitza | 2026/11/12

Irudiaren indarra

Menane Oxandabaratz

Momentu hauetan manifestazio anitz iragaiten ari dira, hedabideek luze eta zabal emaiten dute hauen berri. Manifestazio horietan zabalduak diren aldarrikapenak aipatuak baldin badira, bereziki telebistako kate batzuek informazioaren tratatzeko manera desbideratua dela iduritzen zait.

Irudiek eragina badute, berehalakoa da eta bakoitzaren baitan emozioa sortzen du, arrazoinamenduzko analisia saihestu dezake. Ikuslearen baitan ikusi duena gelditzen da. Telebistako irudiak prentsa idatziak baino azkarragoak dira, zuzeneko arrazoi hutsetik haratago, irudi bisualek ikusmolde politikoa moldatzen ahal lezakete.

Hedabide batzuk informazioa emaiterakoan neurrigabeko irudi baten bila dabiltza: saltegi erreak, bazterrak xehatuak, gazteria errebelatua… Hots karrikan direnak denak gaiztaginak. Eguneroko bizitzan zailtasunak direlarik, milaka jende manifestatzera etorriak direlarik, nork du abantaila holako irudien erakusteko? Holako informazioen emaiteko moldearen helburua ez ote...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016