Hegoaldean | 2026ko Agorrilaren 06a

Euskarabentura Getxora heldu da

Uztailaren 1ean Atharratzetik abiaturik eta Euskal Herriko zazpi probintzietan barna 650 kilometro kurritu ondoan, joan den ortziralean (uztailaren 31n) heldu dira Getxora Euskarabenturaren zortzigarren edizioan parte hartu duten 130 gazteak.

Hilabete oso bat ukan dute euskaraz mintzatzeko, lagun berriak egiteko eta esperientzia interesgarriak bizitzeko. Hots, gogo-bihotzak oroitzapen ahantzezinez beterik itzuli dira zein bere etxera.

Honela mintzatu da helmugara heldu berri den...

Hegoaldean | 2026ko Uztailaren 30a

Mondragon kooperatiba geroari begira

Mondragon Inversiones” funtsa indartuko duela iragarri zuen joan den astean Mondragon Kooperatibak. Funts horren bidez, etorkizuneko negozioak sortzea eta hazkundera bideratzea izanen da helburu. Mondragon Kooperatibak hiru enpresa berri jarri ditu abian jadanik: Orbik Cybersecurity, Amets Power Electronics eta Innkia, ziber-segurtasunean, potentzia-elektronikan eta adimen artifizialean ari direnak.

Hegoaldean | 2026ko Uztailaren 30a

Langileak berotearen aitzinean

ELA, LAB eta ESK sindikatuek Mercedes-Benz enpresa salatzen dute. Honek Gasteizen duen lantokian tenperatura gorei buru egiteko neurririk hartu ez duela leporatzen diote. Sindikatuen hitzetan, “langileen osagarria arrisku larrian” jarri du enpresak. Ondorioz, “ingurumen baldintza egokiak” ziurtatzeko eskaera egin...

Hegoaldean | 2026ko Uztailaren 30a

Euskara langile eta nagusien arteko negoziaketetan

Euskal enpresarientzat “ez da arazorik negoziazio-mahaietan euskaraz aritzeko”. Tamara Yague Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako enpresari elkarteko presidenteak horrela erantzun zion ELAk eta LABek euskara hutsean negoziatzeko duten asmoari: “Guk ez dugu inoiz arazorik ukan euskaraz negoziatzeko baliabideak jartzearekin. Mahai askotan euskarazko hartu-emana dugu”. Yaguek azpimarratu zuen

Hegoaldean | 2026ko Uztailaren 30a

Euskal futbolariak ohoretan

Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Espainiako selekzioan dabiltzan euskal taldeetako jokalariak zoriondu zituen joan den astean, Espainiako Selekzioarekin Munduko Futbol Txapelketa irabazi dutela eta. Jokolari horietan dira Mikel Oyarzabal, Unai Simon, Martin Zubimendi, Iñaki Williams eta Aymeryc Laporte.

Bere aldetik, Maria Chivite Nafarroako presidenteak Mikel Merino...

Hegoaldean | 2026ko Uztailaren 30a

Ertzaintzaren indarkeria Donostiako Karmengo bestetan

Donostiako Karmengo bestetan hainbat istilu izan ziren gazteen eta polizien artean, joan den astean. Lau gazte larrialdietara eraman zituzten, eta beste hainbat “kolpe handiekin” etxeratu ziren. Igande arratsean egin zien eraso Ertzaintzak; ordurako besta eremua hetsia zela.

Karmengo besta gunean “giro sanoa” zela kontatu dute gazteek, haatik, egoera bestelakoa zen txosnagunetik kanpo. Hain zuzen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak biharamunean...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016