Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Azaroaren 12a

Filma eta Txokolate salmenta

Filma

Emazteen kontrako indarkeriaren inguruan sentsibilizatzeko eta horiei stop errateko, "Erran eta bizi" elkarteak eta Bardozeko Herriko Etxeak "Aux jours qui viennent" filmaren proiekzioa antolatuko dute herriko zineman, igandean, azaroaren 29an (17:00). Film honek Lauraren istorioa kontatzen du, Niza herrian berreraikitzen saiatzen den hogeita hamar urteko emazte batena, bere ohia Joachimekin harreman kalapitatsu eta menpekoa izan ondoren, bere alaba Lou hazten...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Azaroaren 05a

Omiasainduko meza, Elkarteen biltzar nagusiak eta Euskararen urtaroa

Omiasainduko meza

Gure apeza Jean-Marc Lavignek, Omiasainduko meza ederra eman ondoren, hilabete batez kanpoan egon beharko duela jakinarazi du, osasun arrazoiengatik: arthrodese ebakuntza eginen diote L3 eta L4 ornoetan azaroaren 4an, asteazkenez, eta ondotik pausaldi bat hartu beharko du. Anartean, ez da astean zehar mezarik izanen (salbu ehorzketa mezak, horiek ordezkari batek bermatuko ditu). Larunbat eta igandetan meza bana izanen da.

Milesker liturgia...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urriaren 29a

Heriotze, Zinema, Ikastolaren zitriko salmenta eta Eguberriko zaharren bazkaria

Heriotze

Kurutxetako Jean-Michel Darrieumerlou laboraria zendu zaigu 62 urtetan pasa den astean. Dolumin bizienak eskaintzen dizkiegu Martine emazteari, Loic eta Pascal semeei, Jean-Pierre eta Monique anai arrebei eta familia guziari. Beti izan zen gure herriaren bizian engaiatua, laborantza eta pilota maite zituen, eta plazer handia hartzen zuen horietan aritzean. Penetan egonen den Uhaldean familia handiari ere bardoztarren atxikimendua eta sustengua adierazi nahi...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urriaren 22a

Bardoze arrosaz, Obrak herriko teilatuetan eta Etxebizitzen eraikuntza

Bardoze arrosaz

Usaian baino jende guttiago bildu zen aurten Bardoze Arrosan parte hartzeko, euriarengatik. Hala ere, giro onean pasatu zen eta prebentzio mezua zabaldu zuten, beraz milesker parte hartu zutenei eta Ihesaldi eta Bardos en scène elkarteei.

Obrak herriko teilatuetan

Hilabete bat eta erdiz obretan izan ondotik, berritua da Salha jauregiaren teilatua, eta enpresek aldamioak kendu zituzten. Orain apez-etxearen teilatuan dira,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urriaren 15a

Euskoak erabiltzeko leku berri bat herrian, Odolki kantu afaria eta Klima Astea

Euskoak erabiltzeko leku berri bat herrian

Badugu toki berri bat gure euskoak erabiltzeko Bardozen. Izan ere, Chez Juju ostatua, instalatu zenetik asmoa bazuen ere, berriki sartu da monetaren sarean, eta horren bidez tokiko ekonomia sustatzen du, baita trantsizio ekologikoa, euskara, elkarteak, eta laborantza herrikoia. Goresmenak Juju, agian zure jestuak beste komertsanteei jauzia egiteko gogoa emanen die!

Odolki kantu afaria

Aturri Ondo...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urriaren 08a

Radarraren istorio amaigabea eta Aturri Ondo Kantuz

Radarraren istorio amaigabea

Aste berri bat, episodio berri bat gure bideko radarrarendako! Pusatua, tindatua, gero garbitua, berriz ezarria izan eta gero, aste honetan totalki desagertu da gure bideko radar famatua! Loreontzi bihurtutako bere lagunarengana joana omen da, radar paradisura. Luzaz damutuko ditugu bere dirdira eta bere flashak… baina segur aski estatuko zerbitzuek egoera konponduko dutela aski fite, beste berri bat plantan ezarriz! Jarraipena ondoko...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016