Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 16a
Gure apezak aspalditik prestatu zuen proiektua azkenean ikusgai da herrian. Izan ere, gure parrokian diren 10 herriak zeharkatu zituzten laborariak eta laborarisak elkartzeko, haien biziaz mintzatzeko, eta haien aurpegiak argazkitan ateratzeko da proiektu hau. Gero, JR artista eta bere taldeari 60 potret horiek bidali zitzaizkien handitzeko eta inprimatzeko, eta herriko kantonierrak kolatu zituen apezetxearen paretetan. Pazko astelehenean, apezak lan eder hori estreinatua zuen, eta jendea,...
Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 09a
Edukatzaileen topaketa
Hirugarren urterako, Euskal Elkargoko haurtzaindegi eta aisialdi zentroko langileak Bardozen bildu ziren martxoaren 20an, elgarrekin trukatzeko eta haien aktibitate eta proiektuak partekatzeko. Klima, ingurumena eta natura izan ziren nagusiki aipagai, eta bereziki haurrekin kanpoan jolasteko modua, haurren zentzumenak nola iratzarri, eta naturak inspiraturiko praktika xume eta ludiko batzuk nola gauzatu. Ingurumenaren edukazio formatzaileek eta...
Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 02a
Xarnegu ikastolako haur eta burasoak, Foyer de Bardos elkarteko kideak eta Bardozeko Herriko Etxearen hautetsiak, gauaz bildu ziren elgarrekin gora altxatzeko korrikaren lekukoa Lehuntzeko porturantz, martxoaren 24an, eta ausartenak Baionara lasterkaz joan ziren. Euskal Herriaren mugan den Lehuntzeko herriak lehen aldikoz errezibitu zuen Korrika aurten. Eta horrek galdera bat sortu zuen parte hartzaileen artean: haiek bezala, guk ere gure herrian ukanen ote dugu Korrika egun batez? Hori...
Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 26a
Zerbitzu berria
Naturopatia bulegoa berriki ideki dute komertsanteen plazan. Estresa, lo egiteko arazoak edota digestio problemak konpontzeko masajeak eta erreflexologia proposatzen dituzte.
Antzerkia
“Les trois unité” antzerki konpainiak “Pyjama pour six” izeneko antzerki lana proposatuko digu martxoaren 28an larunbatarekin (20:00), herriko zineman.
...Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 19a
Herriko bozak
Pasa den igandean iragan ziren herriko bozak eta %51,86ko emaitzarekin, “Toujours unis pour Bardos/Beti elgarrekin Bardozeren alde/Tostemps amassats per Bardòs” izeneko zerrenda nagusitu zen gure herrian. Ondorioz, kargutan den Maider Behoteguy auzapezak segituko du bere lana Herriko Etxean, eta bere oposizioko zerrendatik lau pertsona sartuko dira kontseiluan.
Korrika
24. Korrika fite hasiko da eta Herriko Etxeak,...
Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 12a
Ihauteriak plazan
Aurtengo ihauterien edizioa ederki bukatu zen pasa den larunbatean, desfile ederrarekin plazan, pertsonaia eta musikari guziekin, baita ikastolako haurrekin ere, batukada ttipia proposatuz. Ondotik, Zanpantzarren auzia izan zen, eta hainbeste gaiztakeria entzutearekin, auzitegiaren lehendakariak haren kontrako zigor gorena ofizialki deklaratu zuen: Lo huec! Sutara! Eta dantzariek “sua ipurdian” dantza dantzatu zuten erretzen ari zen kondenatuaren...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016