Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 04a
Eskola publikoko Ikasleen burasoen elkarteak Eguberriko merkatua antolatzen du abenduaren 7an (10:00), ezkerparetan. Erakusketari anitz izanen dira, bitxiak, herriko produktuak edota jokoak saltzeko, besteak beste. Jateko, burasoek egindako bixkotxak eta matahamiak salgai izanen dira.
Egunean zehar, haurrek haien aurpegiak makillatzeko eta kalexa itzuliak egiteko parada ukanen dute.
Egun horren irabaziek proiektu pedagogikoak diruztatuko dituzte urtean zehar.
...Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 20a
“Pinoaren nematodo” izeneko harraren abiagunea atzeman dute Seignosse eskualdean. Har horrek milimetro bat baizik ez du neurtzen eta aste batez pinu bat hiltzen ahal du. Gainera, biziki fite hedatzen da koleopteroei esker, beraz deus ez badugu egiten haren kontra, kaltegarria izaten ahal da egurraren adar ekonomikoarendako.
Alta, jakin behar da har hori ez dela lanjerosa kabalentzat eta jendeentzat.
Hori ikusita, 20 kilometroko geriza eremuan, abiagunearen inguruan,...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 13a
Euskararen urtaroa
Euskararen urtaroa azaroaren 21etik abenduaren 3ra iraganen da Bardozen, eta egitarau ederrari esker, euskaraz gozatzeko parada izanen da gure herrian!
Azaroaren 21ean, ostiralez (19:00), gonbidatuak gara kantu pintxo gauaz gozatzera, Salha jauregiko gelan. Bardozen Kantuzekin eta Watsonekin kantatuko dugu, eta Xarnegu Ikastolako burasoek pintxoak eta edariak proposatuko dizkigute.
Gero azaroaren 26an, asteazkenarekin (10:30), Libreplume...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 06a
Bardoze arrosaz
Herriko Etxeak beroki eskertu nahi ditu Bardozen arrosaz ekimenaren parte hartzaile guziak. Eguraldi ederra eta giro ezin hobeari esker, bigarren edizio hori arrakastatsua izan da. Izan ere, 798€ bildu izan dira minbiziaren kontrako ligarentzat, ikerkuntza aitzinatzeko, eta eritasunaren kontrako elkarteak sustatzeko.
50 urtetik goiti, detekzio bat bi urtero behin ezinbestekoa da, urririk eta errexa. Beraz berriz ere, zure burua zai detekzio...
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 30a
Frantziako banakako esku-huska finalera iritsi zen Antton Ithursarry, Bardozeko Uhaldean taldearen jokalari gaztea. Itsasuko ezkerparetan gertatu zen partida, Ruben Bordagarayren kontra, 10 punttuko bi mantxaz. Gaizki hasi zen partida Anttonentzat, nahiz eta bere familia eta lagunen sustengua ukan zuen. Izan ere, lehen mantxa hiru eta hamar galdu zuen Anttonek.
Pausan, Thibault Bidart bere entrenatzaileak eman zizkion aholku onak eta horri esker bere konfiantza eta bere jokoa...
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 23a
Aste urdina
Herriko Etxeak beroki eskertu nahi ditu aste urdineko parte hartzaile guziak, eta bereziki hiru eskoletako ikasleak eta irakasleak, Bethi Aintzina elkartea, Albodi zahar etxea, CIASa, eta Eihartzea haurtzaindegia, haien parte hartze aktiboentzat, haien umore onentzat, eta haien sortzeko gaitasunentzat. Adin guzietako parte hartzaileek ibilaldia egin zuten herrian zehar, eta "indarra partekatzeko" izeneko puzzlea elkarrekin egin zuten. Arratsaldea...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016