Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 17a
Merkatu gormanta
Produktu onak izanen dira jateko platanoen itzalean uztailaren 31n, ostegunez, herriko plazan. Herriko ekoizleek hitzordua ematen dute haien merkatu gormantaz gozatzeko (18:00). Xehetasun guziak www.bienvenue-a-la-ferme.com webgunean.
Mediateka
Herriko mediateka hetsia izanen da agorrilaren 9tik 16ra. Taldeak opor...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 10a
“Ziliportaka” zirku elkarteak bardoztar artistei deia zabaltzen die, agorrilaren 9an kabaret berezi batean parte hartzeko, eta ez da zirkua bakarrik izanen!
Elkarteak kabaret herrikoia proposatu nahi du, orduan talentu ttikia baduzu edo partekatu nahiko zenukeen dohain bat, beti amestu baduzu jendaurrean agertzea eta tauladara igatea, hemen duzu zure parada!
Kabaretean agertzeko jende bila dabil Ziliportaka elkartea: musika, dantza, kantua, antzerkia, zirkua, edo dena delako...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 03a
"Germanea" etxearen estreinaldia
Ekainaren 20an, Herriko Etxeak plazaren zentroko "Germanea" deitzen den etxea estreinatu zuen, obra luzeak egin eta gero. 1722an altxatua, etxe eder horrek betidanik merkataritzarekin lotura hertsia du. Saltegi edota tailer anitz izan ziren etxe hortan garaian: okindegi, kloska tailerra, zapata denda, ostatu, zurgin, baita notarioaren bulegoa ere. "Anderea" deitzen den andere espos arroparen denda berriak zerrenda hori segituko du,...
Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 26a
Arte erakusketa
1979an hasia, udaren hastapenean hilabete batez, Bardozeko arte erakusketak inguruko Europako eskualde edo herrialdeko artista ospetsuak errezibitzen ditu.
Aurtengo erakusketaren karietara, ekainaren 13an, Bernard Hausseguyk, artista eta arte irakaslea Euskal Herriko arte eskolan, erakusketa berriaren obrak aurkeztu zizkien estreinatzera etorri zirenei. Hamabost bat marrazki handi horiek hondakin pilatuak erakusten dituzte.
Nahiak,...
Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 12a
Urtero bezala, gure herriak errezibituko ditu hemengo artista baten obrak Salha jauregian, udako arte erakusketarentzat. Iaz, Kolet Goyhenetchek eskaini zizkigun ehunka marrazki eder, eta aurten Bernard Hausseguy, artista eta arte irakaslea Euskal Herriko arte eskolan, etorriko zaigu bere obrak erakustera. "(Tas)rrricades" deitzen den erakusketa horretan, hamabost bat marrazki handi agertzen dira, erakusten dituzte hondakin pilaketa posapokaliptikoak, eta manifestazio batean altxaturiko...
Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 05a
Ekainaren 4an (17:00-19:00), Xarnegu ikastolak bilketa eta sukaldaritza salbaia antolatzen du. Etor daiteke landare salbaiak ezagutzera eta orefinak sukaldatzera; azalpenak euskaraz eta frantsesez izanen dira. Izena eman behar zen ekainaren 2a aitzin, 06-50-74-15-05 zenbakira deituz, eta elkartze gunea igorria izanen da berantago. Sartzea 20 euro, Xarnegu Ikastolaren alde.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016