Herriz Herri | 2025eko Urriaren 09a
”Eztitxu Robles Arangiz, Lurdes Iriondo eta Maite Idirin aipatzeko eta argitan emaiteko mintzaldi/kantaldia urriaren 11n larunbatarekin antolatua izanen da (20:30), Bixintxo kultur gunean. Bixintxo kultur taldeak antolatzen dauku.
1960 eta 1970eko hamarkadetan emazte guti zen taulen gainetan kantari. Egiazko militante lana egin dute: hizkuntzan, kulturan, aberrian, sozial sailean… Bestalde, aberria eta jendarteaz gain, beren barneko sentimenduen kantatzen jakin...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 25a
Aste Urdina
Aste Urdina erretretatu eta adineko jendeen nazio mailako astea da, 7 egunez, iritzi publikoa erretretatuek ekonomia, jendarte eta kultura biziari egiten dioten ekarpenaz sentsibilizatzeko. Parada ezin-hobea da gizaldien arteko loturak sortzeko! Bardozen, urriaren 7an asteartearekin eginen da (14:00). Partitzea Albodi zahar etxe aitzinetik.
Horren kari, Bardozeko herriak, Albodi zahar etxeak, Bethi Aintzina hirugarren adineko batasunak, Gizarte...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 18a
Maitaldia dantza festibala
Dantza ohoretan izan zen asteburu huntan gure herrian. Izan ere, igande goizean, HEDO dantza talde guadalupearra etorri zaigu dantza tailer baten animatzeko Erdizka gelan, Miarritzeko Maitaldia dantza festibala kari. Hogeita hamar jende inguruk parte hartu zuen hiru orduko tailer alai hontan, eta helburua zen jokoak eginez, koreografia ttipi baten sortzea, publikoaren aitzinean aurkezteko berantago arratsaldean. Parte hartzaileek desafioa...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 11a
Aurtengo herriko pestak bukatuak dira, eta bilan baikorra egiten dute komiteko kideek. Izan ere, jende anitz bildu zen lehen gaueko afarian, agorrilaren 14an, eta egon zen ondoko dantzaldian.
Biharamunean, eliza betea zen meza eder batentzat, Akamarreko klikari esker, eta kantuak luzaz segitu zuen elizatik kanpo, platanoen itzalean Bardozen Kantuz-ekin.
Arratsaldean, bero handien ondorioz, pilota partidak, dantza ikusgarria eta fandango txapelketa pixka bat deskalatuak izan...
Herriz Herri | 2025eko Agorrilaren 07a
Zirko eguna
Hainbat kabaret gaualdi antolatu eta gero, zirku eta arte eszenikoen egun zoragarri bati ekinen dio Ziliportaka elkarteak, agorrilaren 9an, gure herriaren bihotzean. Arratsalde osoan, baita gauean ere, adin guzietako zirkozaleek gozatu ahalko dituzte tailerrak, ikuskizunak eta jokoak, platanoen itzalian.
14:00tan hasiko da eguna, zirko eta arte plastiko tailerrarekin, eta xoko berezi bat erreserbatua izanen da haur ttipientzat.
Egunean zehar,...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 24a
Aurtengo herriko pestak agorrilaren 14tik 17ra iraganen dira. Pesta komiteko kideek ekainaren 30etik hasi zuten herria etxez etxe zeharkatzen egitaraua banatzeko eta dirua biltzeko. Aurten ere, animazio frango proposatzen dizkigute. Pestak hasiko dira afari onarekin, platanoen azpian, Los Bombaceros taldeak alaiturik. Begi Beltz taldeak segituko du gaualdia.
Ostiralean, agorrilaren 15eko meza tradizionalarekin hasiko da, eta kantuak segituko dira Bardozen Kantuz-ekin...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016