Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 05a

Ihauteriak

Beste behin, gure Kaskarotak, musikariak eta Maskak ederki errezibituak izan ziren asteburu huntan, Baileanea, Xorhobi, Sendagilea eta Errekaldea etxeetan, bai eta Miramonteko kartierrean, ur gazteluan. Milesker haien atea eta bihotza ideki dizkietenei. Orain azken etapa falta zaigu ihaute sasoia ongi borobiltzeko: larunbat hontako desfile handia plazan eta Zanpantzarren auzia. Afari alaitua eta dantzaldia izanen dira ondotik. Txartelak salgai dira HelloAsso...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 26a

Bizitegi berriak - Etxez etxe

Bizitegi berriak

Herrian eraikiko dituzten COL izeneko bizitegiak salgai dira orain, eta interesatuek informazioak ukaiten ahal dituzte Interneten edo Herriko Etxean. Oroitarazteko, bost etxe garaje eta baratzearekin (4 T4 + 1 T5) eta sei etxebizitza kolektiboren bi unitate ttipi (2 T2 + 2 T3 + 2 T4) eraikiko dituzte.

Etxez etxe

Gure kaskarotak, Maskak eta musikariak etxez etxe ibili dira larunbat hontan, eta iduri du haien kantuek...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 19a

Bardozen Kantuz - Etxez etxe

Bardozen Kantuz

Ondoko Bardozen Kantuz otsailaren 20an iraganen da. Usaian bezala, gonbidatuak gira kantatzeko eta momentu goxo baten partekatzeko Salha jauregiaren beherean. Elkartearen lepoko zapi berriak salgai izanen dira 5 eurotan.

Etxez etxe

Kaskarotak, Maskak eta musikariak kartierrez kartier pasatuko dira larunbat hontan, otsailaren 21ean, eta segituko dute ondoko asteburuan. Barazkiak bilduko dituzte garbura handiaren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 12a

Oporrak - Mus txapelketak

Oporrak

Okindegia eta Reynaud argazkilarien estudioa zerratuak izanen dira otsailaren 22a arte.

Mus txapelketak

Frantziako mus txapelketaren etapa bat izanen da otsailaren 14an errugbi estadioan. Partidak 10:00etan hasiko dira. Jateko eta edateko izanen da, eta sari asko irabaztekoak. USBk 20€ko menua proposatzen du, zerriki, axoa, gasna, deserta, kafe eta arnoa barne. Izena emateko, bazkaria erreserbatzeko edo xehetasunak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 05a

Ihautearen prestaketak - Jokoak ikastolarekin

Ihautearen prestaketak

Ihautearen desfilea osatzeko xedez, eskola publikoko ikasle elebidunek ardi buru handiak prestatzen, tindatzen eta bitxiz apaintzen dituzte. Dena prest izan behar da martxoaren 7a aitzin, nun fierki jantziko dituzten plazan, beste maska tradizionalen inguruan. Momentu berean, Foyer de Bardos elkarteko boluntarioek Zanpantzar prestatzen dute, baita bere auziaren akusazioak ere.

Eta haien aldean, maskak, dantzariak eta musikariak prestatzen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 29a

Ihauteriak

Aurten, kaskarotak pasatuko dira kartierez kartier otsailaren 21ean eta 28an, eta ihautea bukatuko da plazan martxoaren 7an, desfile tradizionalarekin. Auzia, "sua ipurdian" dantza, afaria eta gaualdi alaitua segituko dira. Gure herriaren momentu inportante hori prestatzeko, Foyer de Bardos elkarteak oroitarazten digu ihauteko erakusketa beti idekia dela mediatekan, ihautearen kostumak, pertsonaiak eta etorkiak ezagutzeko. Besteak beste, Bardozeko ihautearen istorio zaharrak, lapurtar...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016