Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 22a
Heriotza
Urtarrilaren 11n Bardoze guzia inarrosi du Rémi Darrieumerlouren heriotzaren berriak. Bardoztarra, Larramborde etxekoa, 30 urte baizik ez zituen. Beti izan zen gizon irritsu eta atsegina, gure herriaren bizian engaiatua, izan errugbian edota besta komitean.
Larunbat arratsaldean, eliza eta bazterrak zanpez beteak ziren Remiri azken agurra emateko ehorzketa meza ederrarekin.
Penetan gelditzen diren Sandrine eta Xavier aitameri, Julien anaiari, bere...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 15a
Xarnegu ikastolaren ate idekiak
Beste ikastolek bezala, Xarnegukoak bere ateak idekiko ditu urtarrilaren 31n (9:30-12:00). Etor daiteke eskola bisitatzeko, irakasleak ezagutzeko eta haiekin solastatzeko.
Ihauteari buruzko erakusketa mediatekan
Ihautea prestatzeko, Foyer de Bardos elkarteak gonbidatzen gaitu herriko mediatekara ihauteko kostumak, pertsonaiak eta etorkiak ezagutzeko, erakusketa eder batean. Besteak beste, Bardozeko...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 08a
Eguberriko izaiak
Pasa den azaroan, pinuaren nematodo izeneko harraren abiagune bat atzeman zuten Seignosse eskualdean, eta 20 kilometroko geriza eremuan, abiagunearen inguruan, Landesetako prefektuak erabaki zuen gure herriaren zatitxo bat iparrean barne ezartzea. Hori ikusita, gure herrian, Eguberriko izaiak Bardozeko hondarkintegira bakarrik eraman behar dira. Debekatua da beste leku batean uztea.
Herriko Etxearen...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 25a
Nahiz eta eguraldi txarra izan, pasa den igandean etorri zaigu Olentzero, ikatza banatzeko haurrei, Salha jauregian. Arratsalde osoan izan ziren jokoak, ipuinak, kantuak, eta dantzak Rita Mutxiko taldearekin.
Xarnegu ikastolak eta Foyer de Bardos elkarteak nahi dituzte eskertu parte hartzaile guziak eta boluntarioak.
...Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 18a
Afixaren salmenta
Xarnegu ikastolak Bardoze eta Euskal Herria irudikatzen dituzten afixak eta karta postalak saltzen ditu. Opari ona gure herria urrunera ezagutarazteko, eta haurren proiektuak sustengatzeko. Informazio gehiago ukateko, dei ezazue 06-10-17-17-20 zenbakira.
Olentzero gaua
Abenduaren 21ean iraganen da Olentzero gaua aurten, Salha jauregiaren beherean, Xarnegu Ikastolak eta Foyer de Bardos elkarteak antolaturik. Iaz...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 11a
Bandalismo ekintzak
Bandalismo ekintzak izan ziren gure herrian azaroaren 28ko gauean, Gixunetik Oragarrera eta Bidaxunera joateko bideetan. 8 bide seinale moztu zituzten. Informazioak baldin badituzue, Herriko Etxearekin harremanetan sar zaitezte.
Tenis zelaia berriz idekia da
Errugbiko zelaiaren ondoan den tenis zelaia berriz idekia da denentzat. Nahi bada gauez praktikatu, 2 euroko txanpona ezarri behar da sartzean den makinan...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016