Hegoaldean | 2026ko Azaroaren 12a

Mendaroko Arno lehoia

Maialen Videgain

Arnoko mendigunean aurkitu hezurdurak (GFA)
Arnoko%20mendigunean%20aurkitu%20hezurdurak%20(GFA)

Burumendi espeleologia taldeak aurkikuntza harrigarria egin zuen 2023an, Mendaroko Arno mendiguneko harpe zilo batean: lehoi gazte baten hezurdura aurkitu zuten. Berria lau haizeetara zabaldu aitzin, ordea, EHUko ikerlarien eta Aranzadi zientzia elkartearen argi berdea ukan arte egon dira. Bi erakunde hauen ikerketen ondorioek erakusten dutenaren arabera, lehoia duela 31.500 urte ingurukoa da. Aurkikuntza honek, duela 14.000 eta 12.000 urte artean desagertu zen espezie bati buruzko ezagutza handitzea ahalbidetuko omen du.

Ikerketek erakusten dute Arno lehoiak bizpahiru urte zituela hil zelarik eta 180 kilo zituela, hots, lehoi erraldoia izateko bidean zela. Arra omen zen. Izena ere eman diote: Arno, aurkitu duten lekuaren izen bera.

Joan den astean izan zen aurkezpen ofiziala, Gordailuan, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan. Parte hartzaileetan ziren, bertzeak bertze, Goizane Alvarez Gipuzkoako Aldundiko Kultura diputatua, Enetz Ezenarro Mendaroko auzapeza, Xabier Kerexeta Gipuzkoako Aldundiko Bilduma eta Museoen arduraduna, Burumendi espeleologia taldeko kideak, eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlari Asier Gomez Olivencia eta Alvar Manjon. Hitza hartu dutenek aurkikuntzaren balio zientifikoa eta ondare balioa azpimarratu dituzte. “Honi esker, hobeto ezagutuko dugu nolakoa zen gure lurraldea duela milaka urte, eta ulertuko dugu zein aberatsa den maiz oinpean ezkutatuta daukagun ondarea”, adierazi du Goizane Alvarez diputatuak.

Espeleologo taldearen izenean, Joseba Aramaiok azaldu du nolako lotura dagoen espeleologia eta zientziaren artean: “Gu ez gara zuloetara kaloriak erretzera sartzen. Hau ez dugu kirol gisa egiten. Lotura gehiago du geologiarekin, biologiarekin, paleontologiarekin... Beti ari gara zientziaren zerbitzura”.

Email Facebook Twitter LinkedIn

Hegoaldean | 2026/11/12

Indarkeriaren bi biktima omenduak

Maialen Videgain

Iñaki Kijera, Donostian - Donostiako Udalak plaka bat ezarri du joan den larunbatean Iñaki Kijeraren omenez, Parte Zaharreko Kanpandegi karrikan. Espainiako polizia baten tiroak hil zuen Iñaki, 18 urteko gaztea, 1979ko irailaren 1ean, euskal preso eta iheslarien aldeko manifestaldi batean parte hartzen ari zelarik. Ekitaldian parte hartu dute Kijeraren ahaideek, Jon Insausti auzapezak eta udal-ordezkariek. Insaustiren hitzetan, larunbatekoa “ahalegin bat gehiago” izan da Donostiak dituen “zauriak” hesteko: “Ez dira norbanakoen edo senideen zauriak; kolektiboak dira, eta uste dut denoi dagokigula horiek gogora ekartzea”. Donostiako Udala duela bi agintaldi hasi zen indarkeria politikoaren biktimak oroitarazteko plakak ezartzen. Orain arte, 39 plaka ezarri dituzte. Horietarik 30 ETAren biktimak dira, 3 Komando Autonomoenak, 4 poliziarenak eta bana DRIL eta Batallon Vasco Españolenak.

Jenaro Garcia-Andoain, Bilbon - ETAk hil...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/11/12

Jauzia Gara

Maialen Videgain

Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Jauzia Gara ekimenaren ardatz nagusiak aurkeztu zituen azaroaren 4an, Barakaldoko BECen. Estrategia honen helburua izanen da euskararen erabilpena sustatzea aisialdian, kirolean, hezkuntzan, lan munduan, ingurune digitalean eta etorkinen artean ere.

Aisialdia eta kirola - Aisialdi eta kirol sailean, “euskarazko aisialdiaren mapa bat” plantan ezarriko du Jaurlaritzak, “dauden aukerak eta gabeziak identifikatzeko”. Halaber, Plazara programa ibiltaria sustatuko du udaletan. Gainera, ekimen berriak garatuko ditu kirol klubetan euskararen presentzia indartzeko. 14 eta 16 urte arteko gazteen artean euskararen irakaskuntza indartzeko programa berezia eskainiko du Jauzia Gara ekimenak.

Lan mundua - “Lanera” programak sektore eta enpresa bakoitzaren beharretara egokituak izanen diren aholkularitza eta baliabideak eskainiko ditu, eta ere, sare bat sortuko du, euskara eguneroko jarduera...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/11/12

Etxeko eltzea, eltzerik hoberena

Maialen Videgain

“Urruneko eltzea urrez, hurbildu eta lurrez”, dio erran zaharrak. Euskal herritarrek xantza dugu, urrezko eltzea -edo hobeki erraiteko, urrezko parrila- gure lurretan baitugu, Bizkaian kokatua den Atxondoko Etxebarria erretegiak munduko jatetxe hoberenaren saria eskuratu ondoan World’s 50 Best Restaurants lehiaketan. Hots, munduko 50 jatetxe hoberenen zerrenda ospetsuan lehen sailkatu dute Bittor Arginzoniz sukaldariak gidatzen duen erretegia. Sari ematea Liman egin da, Peruko hiriburuan.


...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/11/12

Ekonomia

Maialen Videgain

Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk fiskalitateari buruzko zenbait neurri adostu dituzte azaroaren 6an, eta egun berean onartu dute lege proiektua, gobernu kontseilu berezi batean. Neurri hauek erretretei eta etxebizitzari dagozkie.

Hitzarmen honi esker, erretretadunei 1.190 euroko xahar-paga bermatua izanen zaie, urtean 14 ordainsaritan.

Etxebizitzaren sailean, EH Bilduk adierazi du “etxebizitza eztabaida fiskalaren erdigunean ezartzea” erdietsi duela. Koalizio subiranistaren arabera, Ogasunak ezin ditu berdin zergapetu “etxebizitza bat bizitzeko erosten duen herritarra eta etxebizitzak espekulatzeko erosten dituena”.

Halaber, ondare eskualdaketen gaineko zerga berrituko dute, ohiko etxebizitza eskuratzeko bidea errexteko eta espekulazioari trabak ezartzeko. Horretarako, oraingo %6ko tasa bakarra ezeztatzeko xedea dute. Proposamenaren arabera, beren egoitza izateko etxebizitza erosten dutenei tasa apalduko zaie, etxebizitzak metatzen dituztenen kasuan,...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/11/12

Lizarraldea ez dago salgai

Maialen Videgain

Lizarraldeko herritarrek manifestaldia egin dute azaroaren 7an, “Lizarraldea ez dago salgai” lelopean, beren “bizimodua mehatxatzen” duten makroproiektuak salatzeko.

Proiektu horien artean daude, bertzeak bertze, Sorabian, Lizarraldean eta bertze 31 herritan egiten ari diren zundaketak, kogenbre-meatzeak instalatzeko; Lana Haranetik Legardaraino, Lizarraldea zeharkatu eta Aralar mendilerroa okupatuz, hidrogenoa eta helioa bilatzeko egiten dituzten azterketak; Arroniz, Sesma, Viana, Andosilla eta Los Arcosen biometano-makroplantak eraikitzeko mehatxua; Dicastillo edo Eneriz bezalako etxalde erraldoiak.

Egitasmo horien gibelean enpresa eta finantza-erakunde handiak daudela ohartarazi dute protestaren antolatzaileek. Halaber, erakundeak ere seinalatu dituzte, “isilik egoteagatik eta proiektuei buruzko informazioa ezkutatzeagatik”. Azkenik, proiektu horiek guziak geldiarazteko borrokan jarraituko dutela jakinarazi dute.

...

Irakurri segida


3857. zbk

Gure Hitza | 2026/11/12

Herrian lan egin, herrian bizi?

Irati Esparza Guimon

Goizean goiz herriko okindegian ogia erosten dugularik, badakigu okina gu baino goizago jaiki dela. Gutiagotan galdetzen diogu geure buruari zenbat kilometro egin behar izan dituen labea piztera etortzeko. Gauza bera erran genezake gure burasoak etxean artatzen dituen erizainaz, haurrak eskolan hartzen dituen laguntzaileaz edo ostatuko atea azkenik hesten duen zerbitzariaz. Herriak horien guzien beharra du. Horiek guziek, beren aldetik, non dute bizitzeko tokia?

Baionan, laugarren larunbatez segidan, bizi garestiaren kontra atera da jendea karrikara. Hego Euskal Herrian, azaroaren 11rako greba orokorrera deitu dute etxebizitza eskubidearen alde. Bi mobilizazioek badute elkar ukitzen duten puntu bat. Hilabete hastapenean alokairua ordaindu eta, zer gelditzen da hozkailua betetzeko, argindarra ordaintzeko, haurrak janzteko? Etxearen prezioak baldintzatzen du ondotik egiten ahal dugun hautu bakoitza.

Maiz entzuten da barnealdera joanez gero alokairu merkeagoa atzeman...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016