Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 19a

Hauteskundeen emaitzak

Herriko bozak giro onean pasatu dira, zerrenda bakarra aurkezten zen. 461 bozkatzaileetarik 339k bozkatu dute (%73,5), 319 bali eta 20 xuri edo ez bali.

Kontaketa bururatu eta, Beñat Saint Esteben auzapez berriak eskertu ditu etxeetan harrera ona ukanagatik. Baliatu da eskerrik beroenak Alain Dubois auzapez ohiari emateko, bai eta uzten duten hautetsiei lan handia eraman dutelako. Alain Dubois-ek ere ekipa berriari urte onak desiratu dizkio, “bakarrik ez dira proiektuak eramaiten,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 12a

“Makean segi” zerrenda

“Makean segi” 15 hautagaiez osatu zerrendak joan den ostiralean bilkura publikoa egin du, 50 bat makear hurbildu dira. Jadanik etxeetan pasatuak ziren boletinarekin. Beñat Saint-Esteben zerrendaburuak programa aurkeztu du. Bera laboraria izanez etxaldeek xutik segi dezaten nahikaria agertu du. Herriko kontseilu berriak orain arte bezala elkarteak sustengatuko dituela errana izan da. Ondotik hautagai bakoitzak bere burua presentatu du, zergatik kontseiluan segitzen edota sartzen den...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 05a

Antzerkian aritzeko izen emaitea - Gasna sariztatua

Antzerkian aritzeko izen emaitea

Jostakin elkarteak antzerki talde baten osatzeko proposamena luzatzen du, nerabe eta haurrentzat 10 urtetikgoiti, Peio Berterretche herritarrak kudeaturik.

Antzerki ikusgarria prestatuko dute, uztailaren 23an Makeako besten kari emana izanen dena.

Hastapenean, errepikak astean behin iraganen dira ostiral arratsez: lehen taldea 10-12 urte dituzten gazteentzat (17:30-19:00) eta bigarren taldea 13 urtetik goitikoentzat...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 12a

Hondakinen biltzea

Otsailaren 13an, ostiral huntan (18:30), Euskal Elkargoak Mindegian informazio bilkura antolatzen du. Hondakinen bilketa aldatuko da, egun horretan bakoitzari pass txartela emana izanen zaio eta zikin-ontziak nola erabili jakinen da.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 29a

2025eko egoera zibila - Agiantzak

2025eko egoera zibila

Sortzeak: Haize Tastet, Unai Urrutigaray, Maddi Espil-Canderatz, Enea Mendiboure eta Imanol Pochelu-Boyreau. Heriotzak: Kattin Oxarango, Michel Verdoux, Gérard Guinaudeau, Jeannette Sabarots, Xalbat Bidegaray eta Patrice Baranx. Bestalde hiru ezkontza izan dira.

Agiantzak

Joan den larunbatean makearrak Mindegia gelan bildu dira Herriko Etxearen agiantzen kari....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 22a

Herriko Etxearen agiantzak

Urte haspenean usaia den bezala Herriko Etxeak makearrak Mindegia gelara gomitatzen ditu, aurten urtarrilaren 24an iraganen da (10:30). Aitzineko urteko obren berri emanen da eta ondotik herritarren artean baso bat eskuan bi solas egiteko parada ukanen dugu.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016