Orotarik | 2026ko Urriaren 15a
Arotz hitza zaharra da eta 1180.ean ageri da dokumentu batean Arozegui formarekin. Ondoko jende izenak ezagun dira: Darosthegui, Arosteguy, Arosty, Harosteguy, Harostéguy, Harosty, Arotzaren eta Arotza bera. Gazte denboran beti entzuten genuen gu baino askoz lehenago izan zirela Aviron-eko jokalari handiak hala nola René Arotça, Frantziako txapelduna izan zena Biarritzeko taldea garaituz. Erran gabe doa arotza eta arrotza ez dela gauza bera. Frantsesez bezala ç...
Orotarik | 2026ko Urriaren 08a
Larrazkena erratearekin euskarak gauza bat erakusten du: sasoi hori azkena, gibelekoa da, hots zerbait amaitzen eta urrentzen duela iduri luke. Gogora etortzen dena malenkonia da, edo halako goibeltasuna ere, ez abiadura bat ez eta gaztetasunaren bipila. Epeltasuna eta goxotasuna ere badario.
Beste mintzaira frankok bezala, bi oinarrizko hitz baizik ez dauka euskarak urteko sasoiak aipatzeko: uda eta negua. Beste bi sasoiak hitz hauen gainean eginak dira,...
Orotarik | 2026ko Urriaren 08a
Euskal Haziak elkarteak urtero idazketa txapelketa antolatzen du, aurten 11. edizioa da. Aurten 69 testu errezibitu dira, 200 ikasle inguruk parte harturik. Udan zehar, testu irabazleak Herrian agertuko dira.
Orotarik | 2026ko Urriaren 08a
Irailaren 16tik 18ra, seigarreneko ikasleak Igantzin kokatzen den "IrriSarri Land"-era joan dira integrazio ateraldia egitera. Bertan, arborismoa, tirolinak, zentzumenen ibilaldia, disc golfa, gaueko mendi ibilaldia edota disko-festa egiteko parada izan dute. Hiru arrabio deskubritzeko aukera ederra ukan dute ere bai! Gune miresgarri honi esker, gure ikasleak naturan murgildu dira, euskaraz eta umore onean. Egonaldi bikaina baina doi bat motzegi...
Orotarik | 2026ko Urriaren 08a
Saioa Alkaiza nagusi Donapaleuko saioan
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehen faseko laugarren saioa larunbatean Amikuzen iragan da. Donapaleuko Airetik gelara hurbilduak ziren bertsuzaleek giroa eman dute, bertsularien aurkezpenean esku-zarta azkarrak entzuten zirela.
Ganbarako gaia: “Geltokira eraman duzu, joan ez dadin konbentzitzen ahalegindu zira, baina badoa. Nola abiatzen den ikusten gelditu zira”. Xalbat Alzugarai Etxeberri gai-emaile, saio...
Orotarik | 2026ko Urriaren 01a
Egun basihizi ttipia aipatu nahi nuke, sagua hots eta basihizia izateaz gain beste zerbaiten deitzeko erabiltzen dela ikusiko dugu; hala nola gizakiaren gorputzean.
Beraz lehenik animale hura ezaguna da. Sagu gehienetan non ez den sabua deitzen Baigorri eta Aturri aldean nik uste, suge eta subea bezala. Euskarazko hitz hori aski zaharra da ezen jadanik agertzen da 1284 urtean Sagutirin hitzean, Nafarroan, Auritze eta Orreaga inguruan. Iduri luke sagu horretan dagoen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016