Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 13a
Ihauteriak
Aurten ere, aspaldiko ohidurari jarraikiz, Kaskarotak etxez etxe ibiliko dira herriko auzoetan hiru asteburuz, heldu den larunbatetik goiti. Huna nundik nora ibiliko diren asteburu huntan: otsailaren 15ean larunbatez, abiatuko dira goizeko 9:00tan Ameztoitik, eta kurrituko dituzte Jauretxea, Etxegaraia, Agerria, Irigoinia, Irigoin-ttipia, Zelaia, Ordokia eta Iguzkian. Otsailaren 16an igandez, goizeko 9:00tan abiatuz, kurrituko dituzte Onddoria, Xerenda,...
Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 30a
Musikaterapia haur-buraso tailerra
Artearen gaiari lotuta, irudimenaren bultzatzaile indartsu bezala, aurten Itsasuko ikastolako haurrek landu dutena, Maialen Alfaro sofrologo eta musikaterapeutak, animatuko du haur-buraso tailerra otsailaren 2an, igandez, (10:00) Sanokiko gaineko gelan.
Tailerra urririk da, baina izena eman behar da 06-70-49-60-10 telefonoan (lekuak mugatuak dira).
Arrokagarai ikastola antolaturik.
Esker onezko...
Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 23a
Isabelle Rebours eta Iker Elosegirekin topaketa
"Saiak" batasunak aurkeztuko dauku berriki bururatu duen lan bat Itsasuko saieri buruz. Arrokagaraiko kaskoan harrapatu dituzte eta GPS sistemarekin markatu eta segitu, zonbait frango urrun joan direlarik. Isabelle Rebours anderea izanen da elkartearen ordezkaria.
Bere aldetik, Iker Elosegik aurkeztuko dauku berriki argitaratu duen liburua Euskal Herriko faunari buruz.
Hau guzia ostiral huntan urtarrilaren...
Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 09a
Dokumental eta mintzaldi: Perkain eta Lurbinttoko ohoinak
Arratsalde interesgarria eskainia zauku ostiral huntan, urtarrilaren 10ean (19:00), Sanoki gelan.
Lehenik presentatua izanen da "Nun habila Perkain", Aldudarrak elkarteak egin filma, Perkain XVIII. mendeko pilotariaren errestoak segituz. Itsasu ere lotua izan da istorio horri. Mikel Erramouspe errealizatzailea bera hor izanen da. Euskaraz, frantsesez titulatua.
Ondotik, Adur Larreak aurkeztuko dauku...
Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 26a
Odol emaiteak
Odola emaiten ahalko da bi arratsaldez aste huntan, ostegun eta ostiralez, abenduaren 26 eta 27an Sanoki gelan (15:30-19:00).
Mus txapelketa
Human'Isa XXV elkarteak mus txapelketa antolatzen du urtarrilaren 11n, larunbat arratsaldez, Sanoki gelan.
Human'Isa elkarte hau osatzen dute ISA BTP ingeniari eskolako 66 ikaslek. 2025eko martxoan aireratuko dira Senegaleko Thiafoura hirirat, han ikastetxe bat eraikitzeko...
Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 19a
Kontzertuak Goxoki gaztetxean
Kontzertuak eskainiak izanen dira ostiral huntan, abenduaren 20an, Goxokin 22:00etarik goiti. Hor entzuten ahalko dira Astobada, Maskak eta Lanas Travelsound taldeak. Sartzea: 10€. Gaualdi hau Arrokagarai ikastolak antolatzen du.
Olentzero
Olentzerok bere bisita eginen du Itsasun larunbat huntan, abenduaren 21ean.
Herriko Etxean egonen da (17:30), eta berarekin izanen da ipuin kondaketa, xokoleta esne hartzea eta kantu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016