Herriz Herri | 2025eko Urriaren 09a
Aitzineko asteburuan jokatu dira “Lasai” lehiaketaren maila desberdinetako bost finalak, biga ostiral arratsean eta hiru larunbat goizean. Hauen ondotik, aperitifa eskainia izan da plazan berean eta jendea Txistularin bildu da bazkarirako.
Ez gira hemen izenen aipatzen ariko. Baina merexi du erraitea lehiaketa honek emaiten diola herritarreri elkartzeko eta ausatzeko parada zonbait astez. Eta hori bera eskertzekoa da!
Segi aitzina!
...Herriz Herri | 2025eko Irailaren 25a
Pilota partidak, finalak, jokatuko dira larunbat huntan, irailaren 27an (10:00, 11:00 eta 12:00), Gaineko Plazan. Partiden ondotik aperitifa eskainia izanen da plazan berean.
Bazkaria Txistulari ostatuan eginen da. 25€ bazkari saria. Txaranga batek animatuko ditu bazterrak eta DJ bat ere egongo da.
...Herriz Herri | 2025eko Irailaren 11a
Antzerkia: eleberri-kontzertua
Naturaren eta bizitzaren ereserkia, Gionoren "L'Homme qui plantait des arbres"XXI. mendeko ekologiaren eta humanismoaren egiazko itun/manifestu berria da. Hiru musikari izanen dira taula gainean: klarinetea, marinba etaakordeoia. Beethoven, Schubert eta Ravelen obrak ematen dituzte, aktorea(eta publikoa) lagunduz. Elzéar Bouffier, zuhaitzak landatzen zituen artzainaren bidaiaren urratsetarik.
Irailaren 12an, Gaztetxea gelan...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 04a
Balaki trinket berrituaren estreina
Herriko bestak kari estreinatua izan da trinket berritua. Hitz hauekin ideki du ekitaldi ofiziala Mizel Hiribarren auzapezak:
“Balakin bazen larunbatean, 2025eko agorrilaren 23an, herri girorik ederrena: itsasuar anitz hor ziren goizerditik estreinaldian parte hartzeko eta gune berriaren ezagutzeko.
Atharriko ezkerpareta1955. urtetan eraikia izan zen auzo lanean...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 31a
Gaueko merkatuak
Badu hogei bat urte jada Les Vieux Machins elkarteak herriaren animazioan parte hartzen duela urte osoan. Urteak dira ere abiatu zituela udako gaueko merkatuak, urtetik urtera arrakasta indartuz.
Uztailekoak jada iraganak dira. Agorrilean hiru izanen dira, beti asteazkenetan: 6an, 13an eta 20an (18:00), Gaineko Plazan. Pleka partida izanen da (20:00), eta ere, artetik eta ondotik, zer jan eta zer edan: muskuilu-fritak eta...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 24a
Gaueko merkatuak
Aitzineko urtetan bezala, udako merkatuak antolatuak dira asteazken arratsetan Gaineko Plazan, uztailaren 30ean eta agorrilaren 6, 13 eta 20an (18:00).
20:00tan izaiten da pleka partida eta ere frita muskuilu eta taloak.
Artzain xakur lehiaketa
Urte guziz bezala, artzain xakur lehiaketa iraganen da aurten ere Atharri ezkerparetako pentzean, agorrilaren 8an, ostiralez (19:00), Murtutsenia elkarteak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016