Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 06a
Gerezi Besta
Joan den igande huntan, beti bezala ekainaren lehen igandean, iragan da Gerezi Besta. Gauzak laburki erraiteko, ezin hobeki iragan da. Denbora hauta, doi bat lainotsu baina euririk ez, erretzeko berorik ere ez. Tokiko gerezi gutti izanik ere, Etxauritik izan da laguntza, eta tona bat et'erdi gerezi joan da nunbait han. Bestalde 800 bat bazkaltiar ere izan dira. Arratsaldean, herriko dantzariak kontent ziren ikuskizuna eskainirik. Jende anitz ibili da egun...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 30a
Bilkura publikoa
Régis Pochelu harri zizelkariak lan artistikoa eginen du Itsasuko herriarentzat, Errobi Festibaleko hiru egunetan. Baina, hau baino lehen, gure artean izango dugu artista ostiral huntan, maiatzaren 31n, Sanoki gelan (19:00), bilkura publiko batentzat.
Pocheluk berak kudeatuko du Sanokiko bilkura: esplikatuko du bere artista ibilbidea egitasmotik obra zizelkaturat, sustatuko du bilkuran parte hartzaileen gogoeta kolektiboa, nolabait markatzeko...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 16a
Xabier Itçainaren mintzaldia
Xabier Itçaina gure herritarrak (Bordeleko CNRS erakundean ikerlari denak) mintzaldia eskainiko du ostiral huntan, maiatzaren 17an (20:30), Gaztetxea gelan. Gaia izanen du "Ttunttuneroen gizartea", hau da dantzarako soinularien istorio bat. Mintzaldia deneri idekia da: euskaraz izanen da, nahi duenarentzat izanen da bat-bateko itzulpena frantsesez.
Balakiko obrak
Obrak ederki aitzinatzen dira Balaki...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 09a
Akitania Berriko Natur Guneen Kontserbatorioak hezegune baten arraberritze lan boluntarioa antolatzen du, maiatzaren 18an, larunbatez, Mondarrain eta Artzamendi mendigunean (8:30), Itsasun. Izena eman behar da p.cornu@cen-na.org edo "Antenne Pays Basque Landes" telefonora deituz: 05-59-70-58-37. Dohainik. Izena emaitean komunikatua izanen da hitzordu lekua. Eguraldiari eta mendiari egokitua den...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 02a
Atharri lehiaketaren finala
Igande goizean jokatu da Atharri lehiaketaren finala joko berrin. Aise nagusitu dira Mathieu Ospital eta Jon Saint-Paul 40/23 irabaziz Mika Darmendrail eta Luis Sanchez-en kontra. Erran nezake alde bakarreko partida izan dela. Inpresioa da ez dela Luis Sanchez sekula partidan egiazki sartu: pilota anitz erdian utzi du, ez dugu ikusi besoa usaian bezala laxatzen, eskua zaindu nahi balu bezala. Ospital eta Saint-Paul aldiz, biziki xuxen arizan...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 25a
Larunbatean bi finalerdiak jokatu dira. Zinez bi partida eder ikusi ditugu, jendea arras gostura gelditu da holako jokoa ikusirik.
Lehen partida orekatua izan da, nahiz Darmendrail eta Sanchez aitzinetik ibili izan partida osoan. Hauek azkenean sei tantoz irabazi dute Bideondo eta Iphar-en kontra, 40/34. Huts guti denen partetik, kintze atakatuak eta abiadura harrigarria. Oren bat eta laurden iraun du partidak eta jendea xoraturik egon da Sanchez-en errextasuna eta estiloari...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016