Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 25a

Atharri lehiaketa joko berrin

Larunbatean bi finalerdiak jokatu dira. Zinez bi partida eder ikusi ditugu, jendea arras gostura gelditu da holako jokoa ikusirik.

Lehen partida orekatua izan da, nahiz Darmendrail eta Sanchez aitzinetik ibili izan partida osoan. Hauek azkenean sei tantoz irabazi dute Bideondo eta Iphar-en kontra, 40/34. Huts guti denen partetik, kintze atakatuak eta abiadura harrigarria. Oren bat eta laurden iraun du partidak eta jendea xoraturik egon da Sanchez-en errextasuna eta estiloari...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 18a

Atharri lehiaketa joko-berrin


Atharri lehiaketaren 19. edizioa iraganen da apiril hondar huntan, bi asteburutan: 20an, larunbatez, jokatuko dira bi finalerdiak eta apirilaren 28an igandez, jokatuko da finala. Hau, joko berrin. Dagoeneko, bikoteak ez dira oraino osatuak, baina huna zoin izanen diren pilotariak: aitzinean ariko dira Mathieu Ospital, Vincent Bideondo, Iker Espinal eta Phillipe Bielle eta gibelean ariko dira Battitt Ducassou, Luis Sanchez, Andoni Iphar eta Jon Saint-Paul.

Dagoeneko, ez dago...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 28a

Uda Leku antzerkia - Aste Sainduko ospakizunak

Uda Leku antzerkia

Pantzo Hirigaraik zuzendu antzerkia eskainia izanen da ostiral huntan, martxoaren 29an (20:30), Gaztetxean, Atharri ezker pareta ondoan berritua izan den gelan.

Baina lehentxago hasiko da ekitaldia: idekia izanen da tokian berean ostatua eta jaten ahalko dira taloak (19:00). Arrokagarai ikastolak du antolatzen ekitaldi hau. Sar-prezioa 8 eurotan finkatua da, kitorik 12 urte azpitiko haurrentzat.

Aste Sainduko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 14a

Roger Gamoy jaunari agurra

Urrikigabeko gaitzak eraman du denbora gutian Roger Gamoy jauna, 83 urte zituelarik. Gertakari hau aipatzeko, baliatzen ditut Mizel Hiribarren auzapezaren hitz zonbait.

Mugerreko Portu auzokoa sortzez, Itsasurat heldu zen Zabaloko Delphine Berrouet-ekin ezkondu zelarik. Ofizioz, banketxe bateko langilea izan da. Itsasun kokatu zenean, Itsasuarrak pilota elkartearen diruzain egon zen luzaz. 1983an, herriko kontseiluan sartu zen eta hautetsi egon zen 2020a arte. Ordutik aitzina, hiru...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a

Elkartasunezko kuskusa

JokoLagun elkarteak, 2024ko martxoaren 15ean, ostiralez, bere kideek sukaldaturiko kuskusa eramaiteko salmenta proposatzen du. Manatzeak hartuak dira mezu bat bidaliz 06-82-71-13-64 zenbakira (izena eta parte kopurua ezarriz). Hartzea eta ordainketamartxoaren 15ean Boroi saltegiaren aitzinean izanen dira (18:30-21:00). Etekinak beharretan diren haur eta familienlaguntzeko izaitendira.

JokoLagun elkarteak elkartasun eta elkar laguntzeko ekintzak antolatzen ditu behartsuen alde eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 08a

Balaki trinketa - Liburu salmenta - Ihauteriak

Balaki trinketa

Joan den larunbat goizean herritarreri presentatua izan da trinketari dagokion proiektua. Ekitaldiak oren pare bat iraun du eta gauzak xeheki aurkeztuak izan dira. Hitza hartu dute Mizel Hiribarren auzapezak eta zonbait kontseilarik historia guzia eginez, bai eta ere arkitektoak eta proiektua bideratzen lagundu duten elkarteek: Pilota batasuna, Arroka Mendi eta Balakiko Lagunak. Hauek gerorako animazioan ere partaide izanen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016