Herriz Herri | 2025eko Irailaren 11a
Antzerkia: eleberri-kontzertua
Naturaren eta bizitzaren ereserkia, Gionoren "L'Homme qui plantait des arbres"XXI. mendeko ekologiaren eta humanismoaren egiazko itun/manifestu berria da. Hiru musikari izanen dira taula gainean: klarinetea, marinba etaakordeoia. Beethoven, Schubert eta Ravelen obrak ematen dituzte, aktorea(eta publikoa) lagunduz. Elzéar Bouffier, zuhaitzak landatzen zituen artzainaren bidaiaren urratsetarik.
Irailaren 12an, Gaztetxea gelan...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 04a
Balaki trinket berrituaren estreina
Herriko bestak kari estreinatua izan da trinket berritua. Hitz hauekin ideki du ekitaldi ofiziala Mizel Hiribarren auzapezak:
“Balakin bazen larunbatean, 2025eko agorrilaren 23an, herri girorik ederrena: itsasuar anitz hor ziren goizerditik estreinaldian parte hartzeko eta gune berriaren ezagutzeko.
Atharriko ezkerpareta1955. urtetan eraikia izan zen auzo lanean...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 31a
Gaueko merkatuak
Badu hogei bat urte jada Les Vieux Machins elkarteak herriaren animazioan parte hartzen duela urte osoan. Urteak dira ere abiatu zituela udako gaueko merkatuak, urtetik urtera arrakasta indartuz.
Uztailekoak jada iraganak dira. Agorrilean hiru izanen dira, beti asteazkenetan: 6an, 13an eta 20an (18:00), Gaineko Plazan. Pleka partida izanen da (20:00), eta ere, artetik eta ondotik, zer jan eta zer edan: muskuilu-fritak eta...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 24a
Gaueko merkatuak
Aitzineko urtetan bezala, udako merkatuak antolatuak dira asteazken arratsetan Gaineko Plazan, uztailaren 30ean eta agorrilaren 6, 13 eta 20an (18:00).
20:00tan izaiten da pleka partida eta ere frita muskuilu eta taloak.
Artzain xakur lehiaketa
Urte guziz bezala, artzain xakur lehiaketa iraganen da aurten ere Atharri ezkerparetako pentzean, agorrilaren 8an, ostiralez (19:00), Murtutsenia elkarteak...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 17a
Uztailaren 17an ostegunez, PNR eta RNR proiektuen aurkezpena eginen da bilkura publikoaren bidez. Hitzordua Sanoki gelan emana da (19:00).
...Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 26a
Mixel Itzainari azken agurra
Elizkizun ederrarekin egin zaio azken agurra Mixel Itzainari Itsasun, iragan astelehenean zortzi, ekainaren 16an: bildutasuna, kartsutasuna, duintasuna, soiltasuna... Berari zoakion bezala. Xabier bere semeak, biolinista batek lagundurik, musika pieza biziki ederra jo dio meza denboran, diskurtso guziak balio zituena.
Nere partetik doi-doia erran nahi nuke, enetzat, Mixel izan dela "euskaldun-fededun" generoaren eredu garbia. Errotik...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016