Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 26a
Trinketeko hotela eta ostatuaren salmentaren baitan, herriko kontseiluak trinket partea eskuratzea erabaki zuen. Lekuaren iraunkortasuna bermatzea eta kirol aktibitateak atxikitzeko helburua du. Trinketaz gain, ondoen den apartamentua herriak erosi du ere, aldagelak muntatzeko.
Funtzionamendua eta lanak kudeatzeko herriko kontseiluak batzorde bat izendatu du. Diru-laguntza dosierra Departamenduko Kontseiluan aurkeztua izan da.
Eiheralde...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 08a
Abenduaren 10ean (17:00), Harri Xurin "Wonderland", Sylvain Huc koreografoak muntatu dantza ikusgarria emana izanen da.
Wonderland leku xarmatukoa eta amesgaixtokoa da. Lurralde hartan, dena posible da. Narraziotik urrun, ikuskizun hunek artista garaikideen obra plastikoetatik jalgi kontenplaziozko irudiak eskaintzen ditu.
Munduaren zeharkaldi abstraktu eta harrigarri hau ikusleak nahi bezala interpreta dezake.
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 10a
Hiru herrien artean Euskaraldia kanpaina kari, azaroaren 18an, ostiralez, pintxo potea proposatua da. Euskaraz hitz eginez, bi kantu emanez... hiru herrietan ibiltzeko parada emana da. Luhuson Xaneta gaztetxean (19:00) abiatzea, ondotik Etchebarne Lekorneko ostatuan geldialdia eginen da (20:30), Makeara buruz abiatzeko Bottia ostatura (22:00) eta ondotik herriko Txir Txor gaztetxean gaualdia bururatuko da.
...Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 03a
Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak antolaturik, Jokin Irungarayren Dama ikuskizuna ikusgai izanen da. Mundarrain mendian gertatu omen den leienda baten istorioa, ikuskizun kondatua, musikatua eta dantzatua. Itsasuarrak, 12 musikari eta 6 dantzari ospetsu bildu ditu, ikuspuntu desberdin batetik abiatuz, euskal musikaren eta dantza aniztasunaren gozatzeko parada. Ikusgarria bi egunez emana izanen da, azaroaren 19an larunbatez (20:00) eta biharamunean igandez (17:00), Harri Xuri gelan. Prezioa:...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 27a
Petit Théâtre de Pain eta Herriko Etxea partaidetzan, urriaren 29an eta 30ean Luhusoko kaolin lantegiari buruz 2 ekitaldi proposatuak dira.
1971ko uztailaren 31n, Luhusoko Kaolin lantegiak bere ateak hetsi zituen, mende bat eta erdiz hurbil, herri bihotzean zen aktibitatea geldiaraziz. 51 urte berantago, memoria hortaz zer gelditzen da? Asteburuan herriko historiaren zati horretan berriz sartzeko proposamena egina da, mintzaldi eta ibilaldi bati esker. Baita ere ondotik, antolatua...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 20a
Bidarraiko bidean den okindegia azken denbora hauetan hetsia zen, berrikitan Argitxu Desponge eta Jimmy Jurion-ek segida hartu dute. Baionatik heldu den bikotea indarrez beterik atzeman dugu, proiektu anitz buruan dituela. Luhuson, Bidarrain, Makean eta Itsasun turnada egiten dute, hortarako langile bat hartua izan da. Argitxuk eta Jimmyk erraiten zaukuten okindegiaz bakarrik bizitzeko ez dela aski, irabazien %60a ogiaren ekoiztetik egiten baita. Horretarako beste zerbitzu bat proposatzen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016