Herriz Herri | 2023ko Agorrilaren 31a
Larunbat arratsaldean herriko plaza bete da, aurtengo azken kabalkadaren begiratzera etorriak. Hastapenean denbora ez bazen hain txarra, laster euria hasi da eta ikusgarriaren bururatze arte geldi-geldia segitu du. Baldintzak ez baziren hoberenak ere, luhusoarrek kemenez beterik prestatu obra eman dute, zirtzilen joko paregabea eta dantza xoragarriek ikusleak loriaturik atxikiz.
Ondoko emanaldia larunbat huntan da (17:00), ondotik animazio desberdinak antolatuak dira.
...Herriz Herri | 2023ko Agorrilaren 03a
Espekulazioaren kontra: "Atxik Luhuso" kolektiboa
Jakin da bi jabe pribatuk Sporting promotorearen galdeari baikorki erantzun diotela, ondorioz espekulazioaren kontra, "Atxik Luhuso" kolektiboa sortu da. Tolosan kokatua den agentziak 38 etxebizitza eraikitzeko proiektua du. Lur eremuaren prezioa, metro karratuko 250/300€ inguruan salduko lirateke, 1.000m2ko terreno batek 280.000€ gosta lezake. Herriko Etxeak eraiki azken lotizamenduan baino hiru aldiz...
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 25a
Aurten Besta Berri ekainaren 11n iraganen da. Luhusoarrak prestakuntza lanetan ari dira, 12 urtetik harat edozein beztitzen ahalko da. Egunaren programa: plazan elkarretaratzea (9:00), meza (10:00) eta bezperak (16:30). Trinketean bazkaltzen ahalko da, lekua atxiki beharko da (05-59-93-32-54). Errepetizio orokorra eginen da ekainaren 9an (18:00), interesatua dena hurbil dadila.
Eskertuak dira Denentzat eta
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 09a
Eskola publiko burasoak kexu
Joan den astean eskola publikoko aitamak mobilizatu dira, heldu den sartzean frantsesezko postu erdi bat gutiago ukanen dutela jakin ondoan. Postua galdua balitz CM1 eta CM2ko haurrak klase berdinean litzateke, burasoak horren kontra agertu dira. Ikuskaritzak aste huntan erabakiaren berri eman behar luke.
Baal ikusgarria
"Baal", dantza, akrobazia eta kantua nahasten duen ikusgarria martxoaren 10ean (20:30) Harri...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 23a
Ihauteriak hurbiltzen ari dira. Kaskarotak bi larunbatez etxez-etxe pasatuko dira, otsailaren 25ean eta martxoaren 4an. Herriko gazteak errezebitu nahi dituena harremanetan sar daiteke: 06-34-64-97-12 edo 06-89-26-78-08 bidez.
Ez duda zuen familia, auzoak eta laguneri aipatzea!
...Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 02a
La Fabrique Affamée konpainiak, lehen aldikoz "Bleu nuit un siècle de couleur" obra emanen du, otsailaren 3an (20:30), Harri Xurin.
Blues soinua XX. mendean Estatu Batuetan erroak egin dituen musika da. Afroamerikarrentzat erresistentziarako eta borrokarako arma izan da, musika hunen bidez sufrimendua eta esperantza adierazteko bidea.
Antzerki huntan, Nina eta Clairek elkar maite dute. Nina afroamerikarra da, Claire euskalduna. Harreman horren erdian...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016