Herriz Herri - Suhuskune (NB) | 2026ko Urriaren 29a

Birmoldaketa

Peio Etchemendy

Joan den larunbatean izan da mugimendu Suhuskunen. Azken hilabete hauetan, obra frango iragan dira herri erdian. Birmoldaketa bat izan da. Herrira heltzea, lehenbizikorik, berrantolatua izan da, segurtasun gehiago ekarriz. Lore eta arbola gazte batzuk landatuak izan dira. Errebotearen zola arraberritu dute. Horiek guziek estreinaldia merezi zuten.

Nathalie Susperreguy auzapez berriak, bere mintzaldian, bikainki eman ditu xehetasun guziak. Gomitatutako hautetsiek eta suprefetak, bakoitzak bere aldian, hitza hartu dute, erranez beren erakundeek zer laguntza ekarri zuten. René Etchemendy auzapez ohia eskertua izan da bere hiru agintaldiengatik. Ohorezko makila oparitua izan zaio.

Otordu batek bukatu du eguna. Azpimarratzekoa da ehun bat lagun bildu direla egun horretan parte hartzeko.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3855. zbk

Gure Hitza | 2026/10/29

Euskaltzaleen Biltzarrak 125 urte

Peio Jorajuria

Frantses Estatuan, 1901eko uztailaren 1ean, duela 125 urte beraz, bozkatu zen elkarteen sortzea baimentzen zuen legea (ondoko agorrilaren 16ko dekretuak bideratuko zuena). Pierre Waldeck-Rousseau politikari errepublikanoak zuen lege hori bultzatu. Haize kontra, egia erran, zeren alderdi politikoak oro har beldur ziren lege horren bidez demokrazia gehiegi uzteaz herritarren eskuetan. Funtsean, Frantziako Iraultzaren ondotik ere hori gertatu zen: langileak eta jendeak oro har ezin ziren elkartu beren interesak zaintzeko. Zorionez, XX. mende hastapenean elkartzeko eskubide hori erdietsi zen, nahiz garaiak zailak izan. Elkartzeko libertateak demokraziari urrats handia eginarazi zion, urrats subertsiboa ere zen orduan. Gaur egun, milioi bat eta erdi elkarte baino gehiago bada frantses estatuan, 13 milioi boluntario eta 1,8 milioi langilerekin funtzionatzen dutenak.

Ipar Euskal Herrian zenbat elkarte baden ez dut jakin, baina multzo oso handia dena den. Eta lehenetarik sortu zena,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016