Herriz Herri - Baiona (L) | 2026ko Urriaren 29a

Ofizioak ezagutzeko gaualdia azaroaren 5ean, Évelyne Hérissonen “Isiltasun-lurrak” Didamen eta Bizikletendako gune berria tren geltokian

Irati Esparza Guimon

Orientazio Gauaren 2. edizioa (CCI Euskal Herri)
Orientazio%20Gauaren%202.%20edizioa%20(CCI%20Euskal%20Herri)

Ofizioak ezagutzeko gaualdia azaroaren 5ean

Orientazio Gauaren laugarren edizioa azaroaren 5ean, ostegunez, iraganen da Baionako Merkataritza eta Industria Ganbaran (16:00-21:00). Kolegioko eta lizeoko ikasleek, ikasle unibertsitarioek, burasoek, lan bila direnek eta ofizioz aldatu nahi dutenek profesionalekin solastatzeko aukera ukanen dute. Ofizioen erakustaldiak, errealitate birtualeko esperientziak, galdera-jokoak eta ihes-jokoak proposatuko dira, lanbideak beste molde batez ezagutzeko. Sartzea urririk izanen da.

Évelyne Hérissonen “Isiltasun-lurrak” Didamen

Évelyne Hérisson artistaren “Terres de silence / Isiltasun-lurrak” erakusketa ikusgai da azaroaren 22ra arte, Didam erakustokian. Margolan eta marrazkien bidez, arkitektura, bolumenak eta giza nahiz natur motiboak uztartzen ditu artistak, denboraren joana galdekatuz. Obren parte handi bat erakusketa honetarako bereziki sortua izan da. Asteartetik igandera zabalik da (13:00-18:30). Sartzea urririk da.

Bizikletendako gune berria tren geltokian

Baionako tren geltokian bizikletendako aparkaleku eta zerbitzu gune bat, baita turismo harrera bulego bat ere, prestatzen ari da Euskal Elkargoa. Lanen egutegiak 2027ko urtarrilera arteko epea aurreikusten du. Geltokiaren ekialdeko hegalean, 40 bizikleta, bi zama-bizikleta eta hamar patinete uzteko tokiak egokituko dira. Gurpilak puzteko gunea, konponketa ttipien zerbitzua eta bateriak kargatzeko armairutxoak ere izanen dira. Proiektuaren aurrekontua 500.000 eurokoa da, Euskal Elkargoak, Mugikortasunen Sindikatuak eta Estatuak finantzatua.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3855. zbk

Gure Hitza | 2026/10/29

Euskaltzaleen Biltzarrak 125 urte

Peio Jorajuria

Frantses Estatuan, 1901eko uztailaren 1ean, duela 125 urte beraz, bozkatu zen elkarteen sortzea baimentzen zuen legea (ondoko agorrilaren 16ko dekretuak bideratuko zuena). Pierre Waldeck-Rousseau politikari errepublikanoak zuen lege hori bultzatu. Haize kontra, egia erran, zeren alderdi politikoak oro har beldur ziren lege horren bidez demokrazia gehiegi uzteaz herritarren eskuetan. Funtsean, Frantziako Iraultzaren ondotik ere hori gertatu zen: langileak eta jendeak oro har ezin ziren elkartu beren interesak zaintzeko. Zorionez, XX. mende hastapenean elkartzeko eskubide hori erdietsi zen, nahiz garaiak zailak izan. Elkartzeko libertateak demokraziari urrats handia eginarazi zion, urrats subertsiboa ere zen orduan. Gaur egun, milioi bat eta erdi elkarte baino gehiago bada frantses estatuan, 13 milioi boluntario eta 1,8 milioi langilerekin funtzionatzen dutenak.

Ipar Euskal Herrian zenbat elkarte baden ez dut jakin, baina multzo oso handia dena den. Eta lehenetarik sortu zena,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016