Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 29a
Biltxokoko larunbatak
Urtarrilaren 31n (12:0014:00), Amarra taldea gomitatua izanen da Biltxokora.
Ekitaldia
Urtarrilaren 30 eta 31n, “Topaketa internazionalistak” ekitaldia antolatzen du Baxenabarreko Euskal Herrian Euskaraz-ek, Biltxokon. Lehen egunean (19:00), “Kulturen erresistentzia eta erresistentziaren kultura” gaualdia izanen da, bretainiar, euskal, katalan, korsikar, okzitaniar, kantu, musika eta dantzekin. Ostatua...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 22a
Urteko lehen Baionan Kantuz
Iragan urteko azkenaren ondotik, horra 2026ko lehen Baionan Kantuz, hau ere ez huts egitekoa, hastapenetik untsa hasteko kantuz ederragoa izanen den urtea. Gainerat urtarrila aberatsa dugu bere bost larunbatekin, bainan ez gaiten engaina, beti bezala, Baionan Kantuz laugarrenean da, beraz 24 huntan. Programa erakaspen, indar eta airostasunez betea izanen dugu, 2026 huntan biziko ditugun memento azkarrak gogoan, adibidez Korrika, Imanolek...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 15a
Kontzertua
Urtarrilaren 15ean (21:00), Meliora eta Burutik taldeak Zizpa gaztetxean ariko dira.
Gitarra kontzertu
Amarres elkarteak gitarra kontzertua antolatzen du urtarrilaren 17an, larunbatarekin (20:00), Baionako tenplu protestantean. Parte hartze librea izanen da.
Kontzertu horretan, Jean-Bernard Poublan gitarrajolea eta Tarbeseko gitarra irakasleak publikoari gitarra handien inguruko ibilaldi musikala...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 25a
Liburu aurkezpena
Urtarrilaren 3an (16:00), Bernat Etxepareren “Linguae Vasconum Primitiae” liburuaren aurkezpena eginen da Euskal Museoan. 45 minutu iraunen du. Oren bat lehenago (15:00), frantsesezko aurkezpena eginen da. Xehetasunentzat: 05-59-59-08-98.
Urteko azken Baionan Kantuz
Ezin daiteke urtea bururatu azken Baionan Kantuz-a gozatu gabe. Aurten ere, abenduaren 31 eguerdian, Tuntuna elkarteko kantari eta musikariek beren...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 18a
Kontzertuak
Abenduaren 19an (21:00), Entrexatak eta Kotoi taldeak arituko dira Epaiskan.
"Linguae Vasconum Primitiae"
Abenduaren 20an (16:00), Bernat Etxepareren liburuaren aurkezpena eginen da Euskal Museoan.
Olentzero Eguna
Olentzero eta Mari Domingi izanen dira bi izen oihukatuenak Baionan abenduaren 20an, haur, buraso, aitatxi-amatxi, elkarteetako kide, komersant eta...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 11a
Koru kontzertu
Abenduaren 14an (16:00), Xaramela eta Harmonie Bayonnaise koruek kontzertua eskainiko dute katedralean. Parte hartze librea izanen da.
Euskal Museoan
Abenduaren 14an (11:00), 5 urte baino gehiagoko haurrei bisita proposatua izanen zaie, “Nola bizi ziren euskaldunak XIX. mendean?” gaiaren inguruan. 6 euro kostako du haurka, urririk helduentzat. Xehetasunentzat: 05-59-59-08-98.
Bestalde, abenduaren 18an...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016