Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 09a
Haurrendako tailerra
Uztailaren 9an (9:30-11:30), Elorri Iguiniz-ek sendabelarren inguruko tailerra animatuko du, 3 urtetik gorakoentzat. Haurrak sendabelarren ezagutzera abiatuko dira: iratze-koroak sortu eta landare-makillajea eginen dute.
Hitzordua DIDAM-en emana da, urririk eta euskaraz. Izena emateko: mediation.didam@bayonne.fr/05-59-46-63-43.
Baionako bestak
Oroit heldu den asteburuan iragan beharrak direla,...
Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 02a
Baionan Kantuz: errepika publikoa
Baionako besten usaina hedatzen hasia da jada hirian berean eta ere errepika gunetan. Baionan Kantuz daraman Tuntuna soinulari eta kantari elkarteak bere hiru emanaldien errepikak hasiak ditu. Karrikaldin daiteke usaian bezala besten ostegun, larunbat eta igandean (20:00), Dantzazpi eta gero, jendea kantarazteko. Ostegun huntan (2an), kantua gustukoa dutenak gomitatuak dira Euskal Museoan Tuntunak eginen duen errepika publikorat....
Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 25a
Antzerkia
Ekainaren 27an (11:00), “Ttinka” antzerkia emanen dute Philippe Albor eta Arantxa Irigoyenek. “Dantzariak dira? Lagunak dira? Haserre ote dira? Ez kexa, ttinka batekin dena konpontzen da!”
Musika, kantu, txotxongilo, poesia, kolore eta umorez betea izanen da, 0 eta 7 urte artekoei idekia. Hitzordua Hiribarneko mediatekan emana da.
Hitzaldia
Uztailaren 1ean (9:00), “Hizkuntza gutxiagotuak eta adimen...
Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 18a
Baionan Kantuz musikaren bestan
Ohi bezala, ekaineko Baionan Kantuz musikaren bestaren programaren baitan iragaiten da, beraz ekainaren 21ean. Igande bat izanki, halako Baionako bestetako Karrikaldi usain goxoa ukanen du, Orai Batekin batean proposatu mementoarekin. Jacques Portes plazan daitaike hitzordua (11:00), mutxikoak dantzatzeko eta ondotik (12:00), Baionan Kantuzen aldi izanen da. Kantuari dagokionez, programa aberatsa izanen da,
Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 11a
Hitzaldiak
Ekainaren 11n (18:00), Peio Dibon-Elissiry Euskal Museora hurbilduko da. “Baiona, gaskoia ala euskalduna?” galderari erantzuteko, Euskal Herria eta Gaskoinia zer diren aipatzea baliagarri izanen da. Euskaraz izanen da bat-bateko itzulpenarekin.
Bestalde, ekainaren 18an (18:00), Stéphanie Geneix-Rabault “Hizkuntzen oihartzunak: kaneka kantua eta Kaledonia-Berriko hizkuntza ondarearen biziberritzea” gaiaren inguruan solastatzera etorriko da...
Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 04a
Euskarazko antzerki emanaldia
Ekainaren 10ean (20:30), Hizkuntza Politika zerbitzuak, Euskal Kultur Erakundearekin partaidetzan euskarazko antzerki emanaldia antolatzen du Luna Negrako kabaretean. Bertan, Idoia Torregarai Martija eta Mirari Martiarena Iraolak, “Eskailerapekoa” deituriko bakarrizketa proposatuko dute.
Huna sinopsia: “Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenaren laugarren bakarrizketa da. Elkarrekin oholtzan bakarrizketak egiten daramatzaten 8...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016