Han eta Hemen | 2026ko Urriaren 29a

“Marienea ez hunki” borrokak segitzen

Menane Oxandabaratz

Bouygues Immobilier promotorearen bulegoaren aitzinean Marieneko zen zurezko panela pausatua
Bouygues%20Immobilier%20promotorearen%20bulegoaren%20aitzinean%20Marieneko%20zen%20zurezko%20panela%20pausatua

ELB, Lurzaindia, Cade eta Ostia mugimenduek deia zabaldua zuten joan den larunbatean Santespietako auzoan den Bouygues Immobilier promotorearen bulegora hurbiltzera. Marieneko funtsetan 94 egoitza eraikitzeko proiektuaren kontrako borrokak segitzen du, 100 bat pertsona hurbilduak ziren.

Irailean epaitegi judizialak ELB sindikatuari eta Lurzaindia elkarteari agindu du primaderan eraikia izan zen arditegia kentzea, bai eta ardiak ateratzea. Etorriak zirenek erakutsi nahi ukan dute, erabaki horren aitzinean mobilizazioak segitzen duela, proiektua ez bada gelditzen herri erresistentzia parean izanen dela aldarrikatuz.

Larunbateko mobilizazioan “Marienea ez hunki” pentzean zen zurezko panela promotorearen bulegoaren aitzinean pausatua izan da, pentzean gelditzen ziren sei ardiak ere ekarriak izan dira. Mugimendu desberdinetako ordezkariek hitza hartu dute: “Borroka juridikoa bukatua baldin bada, egoera politikoa aldatu da. Kanboko Herriko Etxea eta Euskal Elkargoko hautetsiak proiektu hunen kontra dira, Bouygues-ek kontutan hartu behar du eta proiektua abandonatu. Kanbon eraikuntza huts anitz badira, bereziki arta-etxeak zirenak, etxebizitza bihur daitezkeenak. Bouygues-ek gibel egiten ahal dezake kalterik gabe”.

Maryse Cachenaut, Lurzaindiko presidenteak zioen: “Ez gira etxebizitza ekoizpenen kontra, baina ez da laborantzarako lurrak sakrifikatuz egin behar”. Herriarteko Tokiko Planaren (PLUi) aldatzea galdegina izan da. Ekitaldia burutu da Bouygues-i idatzi gutuna irakurriz, ondotik gutunontzian pausatua izan dena.

Email Facebook Twitter LinkedIn

Han eta Hemen | 2026/10/29

Ura eta laborantza geroari begira Lurraman

Irati Esparza Guimon

Lurramaren antolatzaileek aurtengo egitaraua aurkeztu dute Miarritzeko Herriko Etxean urriaren 22an, Serge Blanco auzapezarekin batera. (Lurrama)
Lurramaren%20antolatzaileek%20aurtengo%20egitaraua%20aurkeztu%20dute%20Miarritzeko%20Herriko%20Etxean%20urriaren%2022an_%20Serge%20Blanco%20auzapezarekin%20batera.%20(Lurrama)

Lurramaren 21. edizioa azaroaren 6, 7 eta 8an iraganen da Miarritzeko Irati erakustazokan. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak antolatu saloiak “Ama ura zaindu” leloa hautatu du aurten, uraren erabilera eta kudeaketa kolektiboa eztabaidaren erdigunean ezartzeko. Mila laguntzaileren engaiamenduari esker, laborantza herrikoi eta solidarioa ezagutzeko hitzordua izanen da, laborari eta herritarren arteko loturak sendotzeko.

Irakurri segida


3855. zbk

Gure Hitza | 2026/10/29

Euskaltzaleen Biltzarrak 125 urte

Peio Jorajuria

Frantses Estatuan, 1901eko uztailaren 1ean, duela 125 urte beraz, bozkatu zen elkarteen sortzea baimentzen zuen legea (ondoko agorrilaren 16ko dekretuak bideratuko zuena). Pierre Waldeck-Rousseau politikari errepublikanoak zuen lege hori bultzatu. Haize kontra, egia erran, zeren alderdi politikoak oro har beldur ziren lege horren bidez demokrazia gehiegi uzteaz herritarren eskuetan. Funtsean, Frantziako Iraultzaren ondotik ere hori gertatu zen: langileak eta jendeak oro har ezin ziren elkartu beren interesak zaintzeko. Zorionez, XX. mende hastapenean elkartzeko eskubide hori erdietsi zen, nahiz garaiak zailak izan. Elkartzeko libertateak demokraziari urrats handia eginarazi zion, urrats subertsiboa ere zen orduan. Gaur egun, milioi bat eta erdi elkarte baino gehiago bada frantses estatuan, 13 milioi boluntario eta 1,8 milioi langilerekin funtzionatzen dutenak.

Ipar Euskal Herrian zenbat elkarte baden ez dut jakin, baina multzo oso handia dena den. Eta lehenetarik sortu zena,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016