Herriz Herri - Larresoro (L) | 2026ko Urriaren 29a
Alki Fest: bisitak, artisauak eta musika, Azaroan Lore: kultur hitzorduak azaroaren 5etik 20ra eta Puska-merkatua azaroaren 15ean
Irati Esparza Guimon
Alki Fest: bisitak, artisauak eta musika
Urriaren 29, 30 eta 31n, Alki Fest iraganen da Larresoroko Alki kooperatiban, egunero (9:30-17:30). Tailerra bisitatzeko aukera izanen da orduro, harreran izena emanez (10:00). Tokiko artisauen tailerrak eta erakusketa ere proposatuko dira, baita altzarien salmenta eskaintza bereziak ere. Urriaren 30ean, ostiralez, Nat eta Watsonen kontzertuak arratsa alaituko du, eta Hiriburuko ikastolak taloak prestatuko ditu (18:00). Jateko eta edateko aukera izanen da bertan.
Azaroan Lore: kultur hitzorduak azaroaren 5etik 20ra
Larresoroko Ote Lore kultur elkarteak Azaroan Lore egitaraua prestatu du, azaroaren 5etik 20ra. Mintzaldi, antzerki, arno dastaketa eta bertsoek herria alaituko dute.
Azaroaren 5ean, Debrutegian, Aranzadi elkarteko Mattin Aiestaranek Irulegiko aztarnategi arkeologikoari buruzko mintzaldia emanen du (18:30).
Azaroaren 10ean, gela nagusian, Axut! eta Artedramaren “Nor naizen baneki” antzerkia ikusgai izanen da (20:00).
Azaroaren 14an, Alki enpresaren egoitzan, bi hitzordu proposatuak dira: Maialen Alfaroren “Goazen oihanera!” haurrendako istorio parte-hartzailea, toki kopuru mugatuarekin (17:00); eta Bospasei taldearen “Hiruzpalau” antzerki laburren estreinaldia (19:00). Jateko eta edateko aukera ere izanen da.
Azaroaren 19an, errugbiko clubhouse gelan, Euskal Herriko zazpi probintzietako arno dastaketa eginen da Aldabur’wine elkartearekin, 25 euroren truke (18:30).
Azkenik, azaroaren 20an, Debrutegian, Nerea Ibarzabal eta Miren Artetxerekin bertso krakada izanen da (19:00).
Azaroaren 14, 19 eta 20ko hitzorduetarako, izena eman behar otelore.elkartea@gmail.com helbidera idatziz.
Puska-merkatua azaroaren 15ean
Saint-Martin eskolaren puska-merkatua azaroaren 15ean, igandez, iraganen da Larresoroko erabilera anitzeko gelan (9:00-17:00). Bigarren eskuko gauzak saldu eta erosteko hitzordua izanen da.





